Lezoko Antzerki Testu Laburren II. Lehiaketarako Kartel lehiaketa martxan da

Lanak ekainaren 4ra arte bidali ahal izango dira mdimalta@lezo.eus helbide elektronikora. Lehiaketaren irabazlea nor den ezagutzera eman eta astebetera, 650 euroko saria eskuratuko du irabazleak. Sari Bakarra emango da.

HIKA Teatroak eta Lezoko udalak antolatzen duten Testu Laburren bigarren lehiaketari irudia jarriko dion Kartel Lehiaketa, ekainaren 4ra arte zabalik egongo da. Parte-hartu nahi duenak hiru kartel aurkeztu beharko ditu. Lehena, Lezoko 2. Antzerki Testu Laburren lehiaketarena, bigarrena, Lezoko 2. Irakurketa Dramatizatuen Partidarena; eta azkenik, Lezoko 2. Irakurketa Dramatizatuen Partida Sariarena.

Kartel bakoitza izenburutua egon beharko da eta epaimahaiak erabakia hartu ondoren bakarrik, ezagutuko da izenburu horren atzean dagoen artista. Epaimahaiak orijinaltasunari, erabilitako teknikari eta gaiari lotzen dion egokitasunari erreparatuko dio. Epaimahaia Lezoko Kultur teknikariek eta Diseinu grafiko eta Arte Ederretako bi adituk osatuko dute.

Parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu beharko du, eta teknikari dagokionez, ilustrazioa, marrazkia edota collagea erabili ahal izango ditu. Antolatzaileek argi utzi dutenez, “lanek ez dute irudi matxistarik ez eta askatasunaren edo giza eskubideen kontrako espresiorik edukiko”. Neurriz, Dina3 formatua izango du eta, tamainari dagokionez, gehienez 8MB.

Sari Bakarra emango da. Irabazleak 650 euro jasoko ditu emaitza plazaratu eta astebetera.

Parte hartzeko argibideak.

Zabaldu: