Liburu, Fanzine eta Material Politikoaren Azoka egingo dute Portugaleten

Irailaren 24tik 26ra bitartean egingo da Merkatuan. Topaketa honek liburu, aldizkari, fanzine eta komikien bidez, pentsamendu kritikoa bultzatu nahi du bertaratuen artean, “kultura alternatiboz beteriko asteburu batean”.

Kolektibo txikiek azoka handietan parte hartzeko dituzten zailtasun ekonomikoak kontuan hartuz, Liburu, Fanzine eta Material Politikoaren Azoka antolatzea erabaki zuten duela hiru urte hainbat eragilek, Portugaleteko Merkatuan. Ekimenak izandako harrera onak eraman ditu hirugarren edizioa antolatzera eta datorren ostiralean, hilaren 24a, irekiko ditu ateak berriz ere.

Hala, autogestioaren ideia erdigunean jarri eta herri mugimenduko kolektibo zein argitaletxe txikiei lekua eman nahi diete aurten ere. Topaketa honek liburu, aldizkari, fanzine eta komikien bidez, pentsamendu kritikoa bultzatu nahi du bertaratuen artean, “kultura alternatiboz beteriko asteburu batean”.

Ostiralean, arratsaldeko 17:00etan, emango diote hasiera azokari muntaiaren hasierarekin.

Irailak 24, ostirala

17:00etatik 20:00etara

Ongi etorri! Muntaiaren hasiera

Musika iraultzailea eta borrokazalea; Politikalki erritmo konprometituak

Jarduerak

Itxiera

Irailak 25, larunbata

11:00etatik 20:00etara

Irekiera

Jarduerak

Musika iraultzailea eta borrokazalea; Politikalki erritmo konprometituak

Itxiera

Irailak 26, igandea

11:00etatik 15:00etara

Irekiera

Jarduerak

Musika iraultzailea eta borrokazalea; Politikalki erritmo konprometituak

Agurra

Itxiera

Zabaldu: