‘Literatura geraldiak’ abian dira Nafarroako hainbat eskualdetan

Hiru jarduera mota izango dira: literatura solasaldiak, lantegiak, eta irakurraldi musikatuak.

Literaturarekin eta irakurzaletasunarekin lotutako ekimen berria paratu dute martxan Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Baztango Udalak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak. Literatur Geraldiak jarri diote izena ekimenari eta helburu nagusiak dira: “Euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea, herritarren euskarazko kultur kontsumoa indartzea, euskal liburugintza indartzea, liburutegi publikoen erabilera bultzatzea eta esperientzia literarioa elkarbanatzea”.

Guztira hamabi ekitaldi antolatu dira, gehienak literatura solasaldiak eta lantegiak,  baita irakurraldi musikatu bat ere.

Jardueren artean daude, besteak beste, Nerea Loiolak idatzitako Epizentroa liburuari buruzko solasaldia, gaur, arratsaldeko 18:00etan, Irurtzungo Pikuxarren; Nirliit liburuaren gaineko solasaldia, lan horren itzultzaile den Aiora Jakarekin, martxoaren 26an, goizeko 11:00tan, Lesakako Arrano Elkartean; Mikel Antzaren Arroz Urez liburuari buruzko solasaldia Berako Liburutegian, apirilaren 22an, arratsaldeko 19:00etan; edota Gogoan dut irakurraldi musikatua, liburuaren idazle den Aritz Galarragaren eta IbonRG  musikariaren eskutik, apirilaren 23an, arratsaldeko 19:00etan, Lesakako Harriondoa Kultur Etxean.

Ekitaldi guztiak irekiak izango dira, nahi duen orok parte hartzeko. Programazio osoa, hemen.

Zabaldu: