Guztira hamabi ekitaldi antolatu dira, gehienak literatura solasaldiak, aurkezpenak, errezitaldiak, eta baita hitzaldiak ere. Literatura solasaldiei dagokienez, otsailaren 29an, osteguna, izango da lehena Eneko Bidegainen eskutik. Maddi Ane Txoperena, Jon Artano, Arantxa Urretabizkaia eta Miren Agur Meabe idazleak dira solasaldi hauetan parte hartuko duten beste idazleetako batzuk.
Literaturarekin eta irakurzaletasunarekin lotutako ekimena abiatu dute berriro ere Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Baztango Udalak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak. Literatur Geraldiak du izena ekimenak eta euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea, herritarren euskarazko kultur kontsumoa indartzea, euskal liburugintza indartzea, liburutegi publikoen erabilera bultzatzea eta esperientzia literarioa elkarbanatzea ditu helburu.
Guztira hamabi ekitaldi antolatu dira, gehienak literatura solasaldiak, aurkezpenak, errezitaldiak, eta baita hitzaldiak ere.
Literatura solasaldiei dagokienez, otsailaren 29an, osteguna, izango da lehena Eneko Bidegainen eskutik. Idazleak idatzitako Bichta éder liburuaren inguruko solasaldia izango da Iruritan, 19:00etan. Jon Artano, Arantxa Urretabizkaia, Maddi Ane Txoperena eta Miren Agur Meabe idazleak dira solasaldi hauetan parte hartuko duten beste idazleetako batzuk.
bi hitzaldi ere antolatu dituzte: apirilaren 5ean, ostirala, Iratxe Retolazaren eskutik Nola irakurri literatura ikuspegi feministarekin hitzaldia Larraintzarren, arratsaldeko 19:00etan. Bigarrena, berriz, Literatura euskaraz gaur egun izango da eta Beñat Sarasolak eskainiko du apirilaren 26an, 18:30ean, Lesakan.
Amaitzeko errezitaldi bat antolatuko dute hirugarren edizio honetarako: apirilaren 24an, Arkanbele kantak errezitaldia izango da Mikel Taberna, Joseba Irazoki eta Oier Fuentesekin Leitzan, 18:30etan.