Hezkuntza berritzaile baten alde, euskarazko kultura garaikidea eta sormena ikasgelara eramatea da egitasmoaren helburuetako bat.
Loraldia Eskolak eskaintza pedagogiko berritua aurkeztu du 2026-27 ikasturterako, euskarazko sorkuntza eta kultura garaikidea ikastetxeetara hurbiltzeko asmoz. “Hamarkada bateko ibilbide arrakastatsua du bizkarrean eta dagoeneko 35 ikastetxetan eta 3.100 ikasletan eragina izan du, ekimen aitzindari eta erreferente bihurtuz”, adierazi du antolakuntzak.
Eskola hezkuntza-komunitate osoari zuzenduta dago (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoa barne) eta “eskaintza aberatsa eta diziplina anitzekoa” eskaintzen duela dio Loraldiak: arte plastikoak, musika, antzerkia, ikus-entzunezkoak eta sorkuntza garaikidea.
Hala, Ttipia, Airean, 7 Kantu, Lore Jokoak, Kamera sartu!, Lore kolore eta Loreak tailerretan proiektuek ikasleek euskara esperimentatu, sortu eta bizitzeko aukera ematen dute, ikasleak kulturaren eta hizkuntzaren protagonista bihurtuz.
Zazpi proiektu hauen bidez, euskal hezkuntza eta sormena ikasgelan presente dago, arte plastikoak, musika, antzerkia, ikus-entzunezkoak eta diziplina anitzeko ekimenak uztartuz. Loraldia Eskolaren eskaintza osoa
Egitasmo hauek ikastetxeen behar eta ezaugarrietara egokitzen dira: “tailer bakoitza malgutasunez eta hurbiltasunez antolatzen da, eta hezitzaileen eta eskoletako taldeen arteko jarraipen pertsonalizatua bermatzen dira. Ikasleen parte-hartze emozionala eta bereganako eragina saioz saio monitorizatzen dira eta, esperientzian oinarrituta, bizipen positibo eta integratzailea ziurtatzen da”.