Loraldiak udako gazte sormen-egonaldirako hautatu dituen proiektuak jakinarazi ditu

Gazteen sormena sustatzeko kultur-sormen egonaldian ekainaren 23a eta 27a bitartean Lekeition izango dute aterpe. Zazpi proiektuek espazioa, denbora eta tutoretza profesionala izango dute.

Loraldiak gazteei zuzendutako sormen-egonaldiaren ebazpena jakinarazi du, gazteen euskarazko kultur-proiektuak sustatzeko ekimenaren baitan. Aurtengo deialdian bederatzi proposamen aurkeztu dira, eta horietatik zazpi proiektu hautatu dira, guztira hamazazpi gazteren parte-hartzearekin.

Lekeition egingo da Gazte sormen-egonaldia ekainaren 23tik 27ra, eta parte-hartzaileek tutoretzapeko lana, lanerako espazioak eta Lekeitioko Sormen Astearen kultur-ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute. Loraldiak gazteen sormena bultzatzeko espazio bat eskainiko du, kultur diziplina ezberdinetan euskarazko proiektuak garatzeko.

Hauek dira sormen-egonaldia egingo duten zazpi proiektuak eta lantzen dituzten diziplinak:

  • Irhitzi – Maddi Etxeberria | Musika – Literatura
  • Zitekeenaren galdera batzuk – Gari Arambarri | Ikus-entzunezkoa – Gidoigintza
  • Ibiltariak kaleetan zehar – Oier Agirre , Maite Gandia, Nerea Sanz eta Hekthor Briñas / Folk | Kale antzerkia – Musika – Performancea
  • Harremanak – Lide Arrieta eta Noa Andueza | Literatura
  • Amultsuki – Joane Zarragoitia, Antia Lopez eta Jone Muruzabal | Musika
  • Ximurrak – Gontzal Royuela | Teatroa – Dramaturgia
  • Bertikaltasunetik haratago – Nora Urdanpilleta, Markel Urrestarazu, Pino de Pablos, Nerea Sanz eta Aritz Castillo | Teatroa – Dantza – Performancea

Antolatzaileek azaldu dutenez, “hautatutako proiektuak diziplina ezberdinetako sortzaile gazteen sormen prozesuak bultzatzea du helburu, hala nola musika, literatura, antzerkia, ikus-entzunezkoak eta performancea. Egonaldian zehar, parte-hartzaileek haien proiektuak garatu ahal izango dituzte, sortzaile profesionalen tutoretzapean”.

Zabaldu:

Utzi erantzuna