Luis Martorell marrazkilariaren atzera begirakoa ikusgai dago Iruñeko Kondestablearen jauregian

Adimen artifiziala (AA) sormen-tresna gisa erabiltzen hasten denetik eginiko lanak biltzen ditu Martorellen lan zabalaren lagin txiki baina esanguratsuz osatutako atzera begirakoak. Artista nafarraren obrak martxoaren 19ra arte egongo dira ikusgai.

Iruñeko Kondestablearen jauregiak Luis Martorell komikigile, marrazkilari eta ilustratzaileari (Bera, 1952) buruzko erakusketa bat aurkeztu du, haren obra zabalaren lagin esanguratsu baten bidez. Gizarte-mugimenduekin oso lotuta egon den artista honen lanetan adierazpen-tekniken etengabeko gainditze bat dago, gaur egun adimen artifiziala tresna artistiko gisa erabiltzea barne.

Sormen-tresna berriak (2022-2000)

Adimen artifiziala (AA) sormen-tresna gisa erabiltzen hasten denetik eginiko lanak biltzen ditu Martorellen lan zabalaren lagin txiki baina esanguratsuz osatutako atzera begirakoak. Ikusgai dauden lehen lanak oraingoak dira, 2004 eta 2005. urteen artean bururatu ahala eginiko zirriborro minimalistak abiapuntu hartuta 2022an egindakoak.

Makinak, adimen artifizialeko algoritmoek, hobetu egin dituzte, testu-mezuen bidez obran zer aldaketa egin behar ziren behin eta berriz azalduta, artistak lortu nahi zuen emaitza lortu arte. Ondorengo lanetan 3D Software Librearen (SL) erabilera antzeman daiteke. Milurtekoaren hasieran, emaitza harrigarriak ahalbidetu zituen ehunduretan, koloreetan eta tonalitateetan, eskuz egindako zirriborroak edo ordenagailuan bertan prestatutakoak abiapuntu hartuta.

Zabaldu: