‘Lur eta amets’ animaziozko filma otsailaren 7an estreinatuko dute zinema aretoetan

Aurretik bikiak Euskal Herria zeharkatzen ari dira abenturaz jositako ikuskizun batekin.

Lur eta Amets anai-arrebak Euskal Herriko hainbat herri eta hiri zeharkatzen ari dira abenturaz jositako ikuskizuna eskaintzeko eta otsailaren 7tik aurrera zinema aretoetan ikusi ahal izango dugun animaziozko filma aurkezteko.

“Gure herriaren historiaren irakurketa geure ikuspuntutik berreraiki eta eskuragarri jartzeko asmoz”, sortu zuten Lur eta Amets proiektua Ikastolen Elkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak; 2015 urtean sortu zuten Lur eta Amets, Euskal Herriaren historia ezagutza liburua eta ondoren etorri ziren haurrei zuzenduriko bederatzi ipuin eta galdera-erantzun mahai jokoa.

Joseba Poncek eta Imanol Zinkunegik zuzendu dute animaziozko filma eta azaldu dutenez, haurrei eta familia osoari zuzendutako lana da. Ekoizpenean Ikastolen Elkarteak, Elkarrek eta Lotura Filmsek parte hartu dute.

Filmean Lur eta Amets bikiak amona Andereren etxean ikusiko ditugu asteburu pasa egiten, baina amonaren eta bere katu Baltaxarren boterei esker, ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazi-gozoak biziz, gure historian zehar bidaiatuko dute. Historia-aurrea, Erromatarren garaia, Nafarroako erresumaren sorreran, Zugarramurdiko sorginekin izango dira. Ameriketatik ekarritako txokolatea dastatuko dute, Karlistadetan, Bilbo industrialean, Frankoren garaiak biziko dituzte eta martxa eta borrokarekin dantzatuko dute, baina, tamalez, gaiztoak ia beti izango dituzte atzetik sasoi eta garai desberdinetan.

Zabaldu: