Lau egunez, topaketa profesionalak, ikusgarriak, eszena irekiak, erakusketak eta dokumentalak izango dira, diagnostikoak, gaitasunak, proiektuak eta gomendioak trukatu eta partekatzeko.
Maitaldia dantza festibalaren 32. edizioa irailaren 8tik 18ra bitartean ospatuko da Miarritzen eta baita Euskal Herriko hainbat herritan ere. Aurten, Euskal Kultur Erakundearen partaidetzarekin antolatuko da, eta jaialdiaren antolatzaile Malandain Ballet Biarritz Koreografia Zentroak tokiko artistei toki handia emango diela adierazi du.
Bestalde, 32. edizioak kulturarteko hitzordu berri batzuk estreinatuko ditu. Lehena Karibea- Euskal Herria / Artistak lurraldeetan izeneko focus bat izango da, datorren irailaren 10etik 13a arte iraganen dena, Euskal Kultur Erakundearen, Frantziako Dantzaren Zentro Nazionalaren eta Kultura nahiz Itsasoz haraindiko departamendu eta lurraldeetako Ministeritzen partaidetzarekin.
Hala, lau egunez, topaketa profesionalak, ikuskizunak, eszena irekiak, erakusketak eta dokumentalak izango dira festibalean, diagnostikoak, gaitasunak, proiektuak eta gomendioak trukatu eta partekatzeko “Euskal eta Kreole errepertorioak zaindu eta bultzatu, gaur egungo erronkak eta problematikak” gai amankomunaren inguruan, bai eta sorkuntza, transmisioa, ikerketa eta mugikortasuna gogoeta ardatzen inguruan.
Aurreko edizioetan bezala, aurtengoa munduei, partekatzei eta aurkikuntzei irekia izango dela iragarri dute antolatzaileek.