MaMa Crea konpainiak prestakuntza eszenikorako tailerrak eta sorkuntza laborategiak antolatu ditu

Parte hartu nahi dutenek nuriamcres@yahoo.es helbidera idatzita eman beharko dute izena.

MaMa Crea antzerki konpainiak prestakuntza eszenikorako tailerrak eta sorkuntza laborategiak prestatu ditu ikasturte berrirako. Ume, gazte zein helduentzako antzerki tailerrak, euskaraz zein gaztelaniaz dira, eta baita ere sorkuntza laborategiak bereziak direla zehaztu dute, “antzerki ekintzatik haratago joan nahi dutenentzako”, dio konpainiak.

Sorkuntza laborategiei dagokienez, lehena astelehenetan izango da arratsaldeko 19:00etatik 21:30era eta bigarrena asteartetan 19.00etatik 21.00etara.

Antzerki tailerrak bestalde, lau izango dira: helduentzako tailerra: Asteazkenetan 19.30etik 21.30era; gazteentzako tailerra (12-16 urte): Astelehenetan 17.30etik 19.00etara (euskaraz); gaztetxoentzako tailerrak (8-11 urte): Asteazkenetan 17.30etik 19.00etara (euskaraz), eta umeentzako tailerrak (4-7 urte): Asteartetan 17.30etik 19.00etarara (euskaraz).

Saio guztiak MaMa Crea konpainiaren egoitzan izango dira (Ollerias Bajas, 10 behea, Atxuri- Bilbo).

Izena emateko nuriamcres@yahoo.es helbide elektronikora idatzi beharko da. MaMa Crea konpainiaren arabera, laborategietan parte hartzeko plaza gutxi geratzen dira jada.

Mama Crea konpainiak ibilbide luzea du egina. Arte eszenikoetarako edukiontzi berriak biltzeko kezkatik sortu zen, ohiko erakusketa-guneetatik ihes egin nahi zuelako.
Zenbait proiektu bere “neurrira” sortu ditu, eta elkarlanean jardun dute alor desberdinetako artistek eta sortzaileek.

Konpainiaren proiektu gehienak belaunaldien arteko sormenean eta genero-ikuspegiarekin egindako lanean oinarritzen dira.

Zabaldu: