(argazkia: Ondarroako Udala)

Marabilli Festibala urriaren 6an eta 7an egingo dute Ondarroan

Aurtengoa Marabilli gaur egun ezagutzen den formatuan egiten den azken aldia izango dela iragarri dute.

Ondarroa sormenaren erdigune bilakatzen duen Aitzol Aramaio zinegilearen omenezko Marabilli Festibala urriaren 6an eta 7an ospatuko da Ondarroan. Manuelistek eta Aramaioren etxeko eta lagunek egin dute aurkezpena gaur, Beikozini antzokian.

Festibalak betiko oinarria izango badu ere, Kirmen Uribe idazle eta Manuelistak iragarri du aurten bi egunetara mugatu dutela jaia, “antolakuntza lanetan boluntarioak direnentzako ere errazagoa izateko festibala aurrera eramatea”. Hala eta guztiz ere, bi egunetarako egitarau bete-betea antolatu dutela nabarmendu nahi izan dute. Antolakuntzako kide den Begoña Anakabek eman ditu ezagutzera egitarauaren xehetasunak. Azpimarratu du oraindik ere guztiz itxi gabe dagoela egitaraua, eta Uriberekin bat etorri da zehaztuz Marabilliko egitarauari herritarrek ere ekarpenak egin dizkiotenez, ia azken momentura arte egoten dela “egitaraua bete eta bete”.

Egitaraua:

Irailaren 29tik urriaren 8ra bitartean, Yolanda Eizagirreren Marabilli argazki erakusketa egongo da ikusgai.

  • Urriaren 6an, ostirala

19:30ean. Marabilli Parade.

19:45ean. Pelikula mozketa eta inaugurazioa.

20:00etan. Master Classa. Fermin Muguruza eta Arantxa Santesteban zinema zuzendariek beraien sekuentzia kuttunak azalduko dituzte.

21:30ean. Atsedenaldia.

22:00etan. 10 minutu. Amets Arzallus bertsolari, kazetari eta idazlea, Maddalen Arzallus aurkezle, bertsolari eta musikaria, Asier Altuna zinemagilea, Iker Sanchez orkestra zuzendaria, Irati Bilbao Aranzadiko arkeologo ondarrutarra eta Ainhoa Moiua antzezlea eta zeinu interpretearen eskutik.

23:15ean. III. Marabilli Sormen Saria.

00:00ean. Hasiera jaia Moonshine Wagon, Malandro eta DJ Elepuntorekin.

  • Urriaren 7an, larunbata

11:00etan. Ttek elektrotxaranga.

12:00etan. Zergatik idatzi? Joseba Sarrionandia, Mielanjel Elustondo kazetariarekin solasean. Aurretik, Musika zertzeladak, Musika Eskolako ikasleen eskutik.

12:00etan. Ezinezko fuola Zaldupen. Profesionalak herriko umeen aurka.

12:00etan. Artibai ibaian, Boga ta sixe: arraunlariak, haur eta gazte.

17:30ean. Ttek elektrotxaranga, Portutik Goikozinera.

18:00. Zinema gala. 20.000 erle espezie, Esti Urresola zuzendariarekin.

18:00etatik 19:00etara. Ttek elektrotxaranga, Goikozinatik Zubi Zaharrera.

19:00etan eta 20:00etan. MAdE IN ONdARRU! Nanoantzerkiak herriko gune desberdinetan: Ainhoa Etxebarria, Nerea Gartzia, Txo! Antzerki kolektiboa eta Ondarroako aktoreen eskutik. Musika kalean herriko taldeekin eta egun osoan zehar artisau azoka.

20:30ean. Kontzertuak Musika Plazan Tapia eta Leturia eta Emepebosten eskutik.

22:00etan. Kontzertuak Beikozinin Viva Belgrado eta Belakoren eskutik.

00:00etan. Gaupasa gaztetxean.

Antolatzaileek aurrerago zehaztuko dute sarrerei dagokien informazio guztia.

Aurkezpenaren amaieran Kirmen Uribek adierazi du aurtengoa Marabilli gaur egun ezagutzen den formatuan egiten den azken aldia izango dela: “azkena esatea badakigu zer den Ondarroan, horren atzetik gero azken-azkena etortzen baita, baina tira, joango gara ikusten eta joango gara esaten”.

Zabaldu: