Konferentzia performatiboa eta antzerkia uztartzen dituen pieza eszenikoa da Artxibo biluzia. Intza Alkain eta Javier Barandiaran ikusiko ditugu agertoki gainean, publikoarekin elkarrizketan, ikerketa bat abiatzen, dokumentu bat akzioa fisikoaren pizgailua izan daitekeen frogatu nahian.
Metrokoadroka kolektiboak Artxibo biluzia konferentzia performatiboa taularatuko du urtarrilaren 14an, arratsaldeko 18:00etan, Usurbilgo Sutegi aretoan. Azken urtean ikerketa prozesu batean murgilduta egon da lantaldea, Usurbilgo udalak eta Jakin Fundazioak martxan jarritako I. Joan Mari Torrealdai Ikerketa Bekari esker, eta igandekoa izango da lehenengo emaitza. Horrekin batera idazketa/performance tailerra ere diseinatu dutela jakinarazi dute, “urtarrilaren 13an egun osoko saioa eskainiko dugu, Usurbilen bertan”, eta martxorako dokumentu berri baten sorkuntza amaitzea espero du kolektiboak, liburu-objektu formatuan.
Pieza eszenikoa
Joan Mari Torrealdai atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eraman zituzten; “Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki”, kontatuko zuen beranduago. Artxibo biluzia pieza sortzeko egun hartan hutsik geratutako karpeta bat irudikatu du lantaldeak, eta baliabide eszenikoekin betetzen saiatu da, “gure buruari eta publikoari galdera hau eginez: Zer istorio nahi zenuke historiara pasatzea?”.
Konferentzia performatiboa eta antzerkia uztartzen dituen pieza eszenikoa da Artxibo biluzia. Intza Alkain eta Javier Barandiaran ikusiko ditugu agertoki gainean, publikoarekin elkarrizketan, ikerketa bat abiatzen, dokumentu bat akzioa fisikoaren pizgailua izan daitekeen frogatu nahian.
Joan den abenduan, Gasteizko Jardunaldi Monstrenkoetan izan zen Metrokoadroka, pieza eszenikoa sortze prozesuan publikoarekin partekatzen, baina lantaldea lehenago ere izan da prozesua publikoarekin partekatzen: Laudioko Faktorian eta Usurbilen bertan.
Maria Elorzak sortu du proiektua aurkezteko teasarra, emanaldian bertan erabiltzen diren Danele Sarriugarteren hitzekin.