Mikel Ayllon da irabazleetako bat

Mikel Ayllon, Oskar Gaztelu eta Jose Ignacio Lopez dira Arabako 2022ko Literatura Sarien lehen irabazleak

Arabako 2022ko Literatura Sari guztiak batera emango dira, 2023ko apirilean. Gaztelaniazko ipuin lehiaketaren Ignacio Aldecoa sariduna, berriz, 2023ko martxoaren bigarren hamabostaldian jakinaraziko dute.

Arabako 2022ko Literatura Sariak jasoko dituzten lehen irabazleak ezagutzera eman ditu Arabako Foru Aldundiak: Mikel Ayllon Corralek euskarazko 43. ipuin lehiaketako Ignacio Aldecoa saria (6.000 euro) jaso du, Oskar Gaztelu Bilbaok, berriz, euskarazko 32. olerki lehiaketako Ernestina de Champourcin saria (2.000 euro) irabazi du eta, azkenik, Jose Ignacio Lopez Hernandez poetari eman diote gaztelaniazko saria (2.000 euro).

Iban Zaldua idazle eta unibertsitateko irakasleak, Mikel Ayerbe literatura kritikari eta unibertsitateko irakasleak eta Uxue Apaolaza aurtengo Euskadi Literatura Sariaren irabazle, 2020ko Ignacio Aldecoa Sariaren irabazle eta irakasleak osatu dute Ignacio Aldecoa Sariaren lehiaketako epaimahaia.

Olerki lehiaketaren epaimahaia, halaber, hauek osatu dute: Rosa Maria Lentini olerkari eta argitaratzailea, Angel Erro olerkari eta unibertsitateko irakaslea eta Kepa Murua olerkari eta argitaratzailea.

Arabako 2022ko Literatura Sari guztiak batera emango dira, 2023ko apirilean. Horrez gain, argitaratu egingo zaizkie beren lanak eta gorazarre egingo Liburuaren eta Egile Eskubidearen Munduko Egunaren inguruan.

Gaztelaniazko ipuin lehiaketaren Ignacio Aldecoa sariduna, berriz, 2023ko martxoaren bigarren hamabostaldian jakinaraziko dute.

Zabaldu: