Innovative Ideas from Entrepreneurs (800 x 450 px) - 3

Mintzolak Odei Guirado eta Fernando Oiartzunen ikerketa-lan monografikoak saritu ditu

Hiru lan aurkeztu dira deialdi honetan, eta epaimahaiak horietako bi hautatu ditu, hain zuzen, Odei Guiradoren Babes-sistema, haurrak eta eguneroko mintzamoldea. Harreman-mundu bat euskaratik eta euskaraz harilkatzeko ikerketa aplikatua, eta Fernando Oiartzunen Leitzako hitanoa: corpusa osatzeko eta erabilera berpizteko saiakera. Ikertzaile bakoitzak 3.000 euro gordin jasoko ditu, eta 2026ko otsailaren 27ra bitarteko epea izango du lana ondu eta aurkezteko.

Euskaltzaindiak, Mintzola proiektuaren bidez, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko bi ikerketa-lan saritzeko deialdia argitaratu zuen martxoan. Akademiaren arabera, “ikertzaile gaztea edo hasiberria doktorego-tesiraino eramango duen ibilbidean, aurreko erabakiak eta urratsak ere garrantzitsuak dira, eta hori aitortzea, eta unibertsitateko edozein jakintza-alorretatik abiatuta, euskaraz egiten den ahozko jarduna ikergai gisa aukeratu izana saritzea da deialdi honen helburua”.

Denera, hiru lan aurkeztu dira deialdi honetara, eta epaimahaiak bi hauek hautatu ditu: Odei Guirado Irasuegiren Babes-sistema, haurrak eta eguneroko mintzamoldea. Harreman-mundu bat euskaratik eta euskaraz harilkatzeko ikerketa aplikatua; eta Fernando Oiartzun Sagastibeltzaren Leitzako hitanoa: corpusa osatzeko eta erabilera berpizteko saiakera.

Hautatutako proiektu bakoitzak 3.000 euro gordin jasoko ditu, eta egileek 2026ko otsailaren 27ra bitarteko epea izango dute lana ondu eta aurkezteko.

Zabaldu:

Utzi erantzuna