Markos Gimenoren ondareari egindako omenaldi bat izango da. Emanaldia arratsaldeko 19:30ean izango da Bidebarrieta liburutegian eta sarrerak doakoak izango da, baina aldez aurretik eskuratu beharko dira.
Bilboko Bidebarrieta Liburutegia Maite Arroitajauregi Mursegoren azken sorkuntza-lanaren agertoki izango da martxoaren 14an, Loraldia Festibalaren baitan. Sukramarkus izeneko performancea eskainiko du musikari eibartarrak eta Markos Gimenoren palindromoak eta hizkuntzarekin egindako esperimentuak berrinterpretatuko ditu, musikaren, umorearen eta arte eszenikoen bidez. Antolatzaileen esanetan, Mursegok “publikoari esperientzia originala eta zirraragarria” eskainiko dio ikuskizun honekin.
Markos Gimeno Vesga 1974an jaio zen Ermuan eta 2018an zendu zen, 44 urterekin. Artista polifazetikoa izan zen, hainbat diziplinatan nabarmenduz: pintura, musika, antzerkia eta literatura. Baina, bereziki, palindromoen sorkuntzan izan zen apartekoa. Palindromoak ezkerretik eskuinera eta alderantziz berdin irakurtzen diren hitzak edo esaldiak dira, eta Gimenok joko linguistiko hauek arte bilakatu zituen.
Gimenok The Pepes, Julio Kageta, Dantzut eta PAM taldeetan parte hartu zuen baxu jotzaile eta abeslari gisa. Antzerkian, berriz, Hipo eta Condrias edo Macho-Maris bezalako lanetan aritu zen. Hizkuntzaren arloan, Hitzokei umore proiektua eta 131 AZA (2014) palindromo-liburua argitaratu zituen, besteak beste.
Sarrerak
Sukramarkus performancerako sarrerak doakoak izango dira, baina aldez aurretik eskuratu beharko dira, hemen.