Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+ topaketak egingo dituzte azaroaren 24an eta 25ean; Donostian

Hausnartuko diren gaien artean daude: musika- sorkuntza ekimenak, LGTBIQ+ zirkuituak, ibilbide profesionala garatzeko erronkak, musika-industrian duten presentzia, zentsura eta (auto)zentsura, gune seguruak…

Musika Bulegoak LGTBIQ+ kolektiboak musikaren sektorean duen egoerari buruzko topaketak antolatu ditu azaroaren 24an eta 25ean, Donostian. Hauetan, LGTBIQ+ pertsonek musikan eta bereziki, euskal panoraman duten ordezkagarritasunari buruzko alderdiak landuko direla azaldu dute antolatzaileek. Hausnartuko diren gaien artean daude: musika- sorkuntza ekimenak, LGTBIQ+ zirkuituak, ibilbide profesionala garatzeko erronkak, musika-industrian duten presentzia, zentsura eta (auto)zentsura, gune seguruak, eta abar.

Jarduera guztiak Kutxa Kulturren areto ezberdinetan izango dira, Donostiako Tabakalera kultur zentroan. Bertan jorratuko diren gaiak bi ardatz nagusi izango dituzte: alde batetik, alderdi akademikoagoa eta profil profesionalagoa duten edukiak eta parte hartzaileak, eta bestetik mahai-inguruak eta elkarrizketak LGTBIQ+ kolektiboko artistekin, euren sorkuntza eta ibilbide artistikoetan oinarrituz.

Azken egunerako, ostirala, kontzertu bat antolatu dute, itxiera festa moduan, Eneritz Furyak, Euskoprincess, Algora eta Futurachicapop artistekin.

Jarduera guztiak doakoak izango. Ingelesez egingo diren jarduerak aldibereko itzulpena izango dutela zehaztu du antolakuntzak.

Egitarau osoa ikusteko, (PDF).

Zabaldu: