(argazkia: Donostia Kultura)

Musikagela Fest jaialdia egingo dute hilaren 22an, Donostian

12:00etatik 14:00etara izango da lehen zatia Los Veletas, Sasha Smith, Suite Seda eta Luke Armstrong taldeen zuzenekoekin. Bigarren zatiari arratsaldeko 18:30ean emango zaio hasiera ondorengo taldeekin: Oep, Badmintones, Gardena, La Ola Maldita eta Drugos.

Donostiako musikarien jaialdia dugu Musikagela Fest eta Musikagela zerbitzuarekin harremana duten hainbat musika-banda eta estilo bilduko ditu egun batean zehar. Hitzordua ekainaren 22an izango da Saguesen eta eguerdi eta arratsalde-gau orduetan egingo da.

Bosgarren edizio honetako kartela bederatzi emanaldik osatzen dute. Urtean zehar Musikagela zerbitzuak kudeatzen dituen lokaletan entseatu edo kontzertu-zikloetan parte hartu duten zortzi tokiko taldeez gain, Drugos izango da talde gonbidatua.

Jaialdia Dkluba kontzertu-zirkuituaren baitan antolatzen da eta Musikagela osatzen duten edo  zerbitzuan parte hartu duten musika-proiektuak babesteko eta ikusarazteko helburua du.

Donostia Kulturak 2004az geroztik eskaintzen duen udal-zerbitzuak Egian eta Intxaurrondon entsegu-lokalak kudeatu eta kontzertu-zikloak, ikastaroak, tailerrak, master classak, mailegu-materiala (zuzenekoa eta grabazioa), aholkularitza eta ekimenak antolatzen ditu hiriko musika-jarduera bultzatzen eta dinamizatzen laguntzeko.

Donostia Kulturak tokiko talentu musikalaren lagin bat erakutsi nahi du, “hiriko taldeei jaialdi batean parte hartzeko aukera eskainiz, kalitatezko agertoki batean eta aire zabalean beste hainbat bandekin joaz. Zerbitzuko taldeentzat entsegu-lokaletatik haratago ikusgarritasuna lortu eta bertako musika eszenan proiektatzeko aukera paregabea da”, nabarmendu dute antolatzaileek.

Egun osoko jaialdi hau bi zatitan banatuko da: lehen zatian eta aperitif moduan, Los Veletas, Sasha Smith, Suite Seda eta Luke Armstrong arituko dira eguerdiko 12:00etatik 14:00etara.

Bigarren zatiari arratsaldeko 18:30ean emango zaio hasiera eta gaueko 23:00era luzatuko da ondorengo talde hauekin: Oep, Badmintones, Gardena, La Ola Maldita eta Drugos.

Euria edo eguraldi baldintza desegokiak izanez gero, jaialdia Intxaurrondoko Kultur Etxera eramango litzateke.

Zabaldu: