Eguneko jaialdia da eta bi zatitan banatuko da: lehen zatian aperitif Convöi, Monday Lup, Ane Leux eta 3zur arituko dira eguerdiko 12:00etatik 14:00etara. Bigarren zatiari, berriz, arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera eta gaueko 22:00ak arte luzatuko da ondorengo talde hauekin: Cosmicar, Muare, Tritones, Tony Montana & Pavlyunchenko eta Travellin´ Brothers.
Musikagela Fest IV Donostiako musikarien jaialdia da eta Musikagela zerbitzuarekin harremana duten hainbat musika-banda eta estilo bilduko ditu egun batean zehar. Hitzordua ekainaren 24an izango da Sagüesen eta eguerdi eta arratsalde-gau orduetan egingo da.
Lehenengo edizioa 2018an egin zen, Loiolako Erriberako Oroimenaren Lorategian, eta bigarrena, 2019an, Amara Zaharreko Easo plazan. Pandemiaren ondorioz bi urtez bertan behera geratu ondoren, jaialdi ibiltaria indarberrituta itzuli zen iaz, baina euriaren ondorioz ezin izan zen kalean egin eta Intxaurrondo Kultur Etxera eraman zuten. Aurten Gros auzoko zabalgune ezagunenera itzuliko da jaialdia eta udari ongi etorria musika onarekin eman nahi dio antolakuntzak.
Laugarren edizio honetako kartela bederatzi emanaldik osatuko dute. Urtean zehar Musikagela zerbitzuak kudeatzen dituen lokaletan entseatu edo kontzertu-zikloetan parte hartu duten zortzi tokiko taldeez gain, rock & blues munduan ezaguna den Travellin´ Brothers talde gonbidatua ere bertan izango da.
Jaialdia Dkluba kontzertu-zirkuituaren baitan antolatzen da eta Musikagela osatzen duten edo zerbitzuan parte hartu duten musika-proiektuak babesteko eta ikusarazteko helburua du. Donostia Kulturak 2005az geroztik eskaintzen duen udal-zerbitzuak Egian eta Intxaurrondon entsegu-lokalak kudeatu eta kontzertu-zikloak, ikastaroak, tailerrak, master class-ak, mailegu-materiala (zuzenekoa eta grabazioa), aholkularitza eta ekimenak antolatzen ditu hiriko musika-jarduera bultzatzen eta dinamizatzen laguntzeko.
Donostia Kulturak azaldu duenez, “tokiko talentu musikalaren lagin bat erakutsi nahi dugu, hiriko taldeei jaialdi batean parte hartzeko aukera eskainiz, kalitatezko agertoki batean eta aire zabalean beste hainbat bandekin joaz. Zerbitzuko taldeentzat entsegu-lokaletatik haratago ikusgarritasuna lortu eta bertako musika eszenan proiektatzeko aukera paregabea da”. Jaialdiak, gainera, bat egingo du ekainaren 21ean ospatuko den Musikaren Europako Eguneko ekitaldiekin.
Eguneko jaialdia da eta bi zatitan banatuko da: lehen zatian aperitif Convöi, Monday Lup, Ane Leux eta 3zur arituko dira eguerdiko 12:00etatik 14:00etara. Bigarren zatiari, berriz, arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera eta gaueko 22:00ak arte luzatuko da ondorengo talde hauekin: Cosmicar, Muare, Tritones, Tony Montana & Pavlyunchenko eta Travellin´ Brothers.
Euria egingo balu, jaialdia Intxaurrondo Kultur Etxera eramango litzateke berriro. Izan ere, “herritarrengandik hurbilen dauden zentroak direnez, haien interesekiko eta beharrekiko beste ikuspegi bat eskaintzen dute”.