Ayo musikaria (argazkia: Fred Mont)

Musikolore jaialdia egingo dute uztailaren 2tik 5era, Hendaian

Zinema, musika edota dantza dakar aurtengo egitarauak kultura aniztasuna bultzatzeko asmoz.

Lehen edizioak iaz izan zuen arrakastaren ondoren, Hendaiako Herriko Etxeak Musikolore jaialdia antolatuko du aurten ere uztailaren 2tik 5era bitartean. “Aurten, egitaraua lau egunetara zabaldu dugu, formatu mota anitzi leku egiteko. Esperientzia berriak, oroitzeko modukoak, murgiltzekoak ekarriko ditu horrek, baita ezustekoren bat edo beste ere”, azaldu dute antolatzaileek. Zinema, musika edota dantza dakar aurtengo egitarauak kultura aniztasuna bultzatzeko asmoz.

Jaialdia Hendaiako hainbat gunetan izango da: “Gaztelu Aretoan, Varietes zinemagelan, Errepublika plazan eta mediatekan nazioarte mailan ospetsu diren artistak arituko dira bertako talentuekin batera”, adierazi dute.

Parte hartuko duten musikariak:

AYỌ: Abeslari, musikagile eta interpretea, Ayọ soul, folk eta reggae musika moldeetan da sustraiturik musika bakan eta zirraragarria sortzeko

Grupo Compay Segundo: Kubatar musikaren mito biziak, “compañero” nekagarri horiek munduan barne dabiltza beren “Compay-ren historia” kontatzeko gogoz.

David Cairol: Jatorria Baionan duen egile-musikagile-interprete hau soul kutsuko bere reggae musikagatik da ezaguna.

Frikun: Lau euskal musikari hauek Mendebal Afrikako musika elektronikoen eragin nabarmena dute eta beren azken obrak aurkeztuko dituzte.

Txokolatin: Errepertorio eklektikoa du Ezpeletako talde honek eta publikoa dantza latindarraren erritmoan jarriko du dantzan.

Gaitistaneko Orkestra: Gaitistan erreinuan, Gaitistaneko Orkestrak gaitaren (ber)ezagutzera gonbidatzen gaitu, haize, kobre eta perkusio tresnen indar guztiarekin.

Couleur Do Brazil: Bikoteak, Bossa nova estiloko errepertorioko kantuak eskainiko ditu.

Uztailaren 5ean, zinemari utziko diote lekua, film baten proiekzioarekin eta familientzako musika tailer batekin. Ondoren, Trikititrip dokumentala ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Egitarau osoa ikusteko, hemen.

Zabaldu:

Utzi erantzuna