Nafarroako argitaletxeek jarduera-programa bat prestatu dute Liburuaren Egunerako

Egileekin hitzaldiak, liburuen aurkezpenak eta solasaldiak izango dira, besteak beste. Ekintza guztiak sare sozialen bidez partekatuko dituzte.

Editargi Nafarroako Editoreen Elkarteak, Liburuaren Eguna ospatuko du, gaur, apirilak 23. Koronabirusaren eraginez, giltzapetuta gauden honetan, liburu-dendek antolatzen duten liburu azoka ezin izango da kaleetan zehar egin. Egoeraren aurrean, Nafarroako argitaletxeek jarduera-programa bat prestatu dute. Hala, egileekin hitzaldiak, liburuen aurkezpenak eta solasaldiak izango dira, besteak beste, aurtengo Liburuaren Egunean. Ekintza guztiak sare sozialen bidez egingo dira, “nahi duten guztiek gurekin harremanetan egoteko”, azaldu du elkarteak.

Bestalde, Nafarroako Editoreen Elkarteak adierazi duenez, Nafarroa irakurketan eta liburuen erosketan punta-puntakoa den herrialdea izanda, “krisialdiaren ostean, jendea liburu-dendetara joatea eta sektorea babesten jarraitzea espero dugu. Argitalpen-sektorea, une kritikoa bizitzen ari da. Tokiko liburuaren mundua arrisku larrian dagoen honetan, Nafarroako argitaletxeen sektoreari ematen zaion laguntza guztia ongi etorria izango da”.

Bide batez, Editargik azpimarratu du gaur inoiz baino garrantzitsuagoa dela Nafarroako erakunde publikoak argitalpen- eta kultura-sektoretik hurbil egotea eta krisi honen eragina ahalik eta txikiena izan dadin beharrezkoak diren neurri guztiak babestea. “Sinetsita gaude horrela izango dela”.

Hauek dira jada baieztatutako jarduerak eta argitaletxeen webguneak:

Txalaparta argitaletxea

– 18:00etan Caracasetik zuzenean Marco Teruggi eta 19:00etan Managuatik Gioconda Belli.

Eunate argitaletxea

– 18.30ean Ignacio LLoret (Instagram bidez: @lloret2016)

Mintzoa argitaletxea

Pamiela argitaletxea

– 12:30ean Victor Moreno

Denonartean argitaletxea

– 11:00etan Yolanda Arrieta

– 11:30ean Antton Kazabon

Informazio gehiagorako hemen.

 

 

 

Zabaldu: