2023ko Negulekuak (argazkia: Nafarroako Bertsozale Elkartea)

Nafarroako Bertso Eskoletako gaztetxoenek egonaldia egingo dute abenduan

Abenduaren 26tik 27ra izango dira Bertso Negulekuak, Legasan eta Amaiurren. Izena emateko epea zabalik da jada.

Nafarroako Bertso Eskoletako gazteentzako egonaldia antolatu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak, azken urteetako ohiturari eutsiz. Aurten ere bi txandatan bereiziko dira Nafarroako Bertso Negulekuak, ikasmailaren arabera: DBHko ikasleek Amaiurren gozatuko dute egonaldiaz, Amaiurko Aterpean; LHkoek Legasan, Kattalin Aterpetxean. Bi txandak 26tik 27ra izango dira eta Nafarroako Bertso Eskoletako irakasleak ariko dira begirale lanetan.

Egitasmoak hainbat helburu ditu. Bereziki, “herrialdeko Bertso Eskoletan dabiltzan gazteen arteko harremanak bultzatu eta elkar ezagutzan sakontzea da xede nagusia”, adierazi du Nafarroako Bertsozalek. Horrekin batera, “bertsolaritza eskolako logikatik atera eta aisialdiko eremura eraman” nahi dute. Norabide horretan, bi txandetarako egitarau oparoa antolatu du elkarteak.

Izena emateko epea gaurtik, azaroak 25, abenduaren 16ra egongo da zabalik, eta, horretarako, ondoko galdetegia  bete beharko da.

Egitaraua

DBHko ikasleen txanda (Amaiur)

Abenduak 26

11:00etan, Amaiurrera iritsi eta ongi etorria

11:00etatik-12:00etara, harrera eta logelen banaketa

12:00etan, Amaiurko gaztelura txangoa

14:00etatik-16:00etara, jolas librea

16:00etan, Amaiurko errotara bisita eta talo tailerra

18:30etan Bertso saioaren prestaketa

20:00etan, bertsolariekin solasaldia

20:30ean, Bertso afaria: Amets Arzallus eta Alazne Untxalorekin

23:00etan, Gaubela

Abenduak 27

9:00etan, gosaria

10:00etan talde jolasak frontoian

11:30ean itzulera

Lehen Hezkuntzako ikasleen txanda (Legasa)

Abenduak 26

11:00etan, ongi etorria

11:30ean, Bertizera txangoa

13:00etan, bazkaria Bertizen (norberak eramana)

16:30ean, bertso saioaren eta ginkanaren prestaketa

18:30etan, Bertso saioa Ekhiñe Zapiain eta Joanes Illarregi bertsolariekin

20:30ean, afaria

22:00etan, Gaubela

Abenduak 27

8:30ean, gosaria

10:00etan ginkana herrian barrena

11:45ean itzulera

Zabaldu:

Utzi erantzuna