Nafarroako hamar musika taldek Km Zero Musik Fest-en parte hartuko dute

Iruñeko Baluartek antolatuta, streaming bidez eskainiko dituzte zuzenean kontzertuak maiatzaren 21etik aurrera. Zetak-ek, Nahiak Nahik eta Kai Etxanizek parte hartuko dute, besteak beste.

Ostegunean, Maiatzak 21, Iruñeko Baluartek Km Zero Musik Fest jaialdia abian jarriko du Nafarroako hainbat talde eta artistaren partaidetzarekin, horretarako Zero izeneko aretoa estreinatuko du. Bertan, kontzertuak eta biltzarrak zuzenean eta streaming bidez eskainiko dira. Honekin batera, Pay per view erraz, seguru eta edozein gailu mugikorretatik egiteko aukera ematen duen leihatila birtual berria ere estreinatuko dute. Hala, Baluarte koronabirusaren krisiaren ondoriozko egoerara egokituko da, bere publikoari eta kultura- eta biltzar-sektoreari zerbitzua ematen jarraitzeko xedearekin, bere jarduerarekin jarraitu ahal izan dezan, nahiz eta egoera berriek zailtasunak izan.

Honako hauek dira parte hartuko duten taldeak: Cobardes (maiatzaren 21ean), Iker & Alfredo Piedrafita (maiatzaren 22an), Zetak (maiatzaren 24an), Lemon y Tal (ekainaren 4ean), Kai Etxaniz (ekainaren 5ean), Razkin (ekainaren 11n), Gussy + Los Tripulantes (ekainaren 12an), Nahiak Nahi (ekainaren 18an), Flitter (ekainaren 19an) y El Columpio Asesino (ekainaren 2oan).

Kontzertu guztiak 21:00etan izango dira eta edozein gailu mugikorretatik sartu ahal izango da. Saio bakoitzaren prezioa 1,99 eurokoa izango da. Kontzertu guztietarako abonua nahi izanez gero, 9,99 euroren truke erosi ahal izango da, Baluarteren webgunean.

Zabaldu: