Nafarroako Komikiaren XI. Azokak programa bat abiatuko du urriaren 4ra bitartean, Iruñean. Bertan erakusketak, bisitak, lantegiak eta topaketak izango dira.
Denetara, bederatzi egilek osatze dute Nafarroako Komikiaren XI. Azokaren kartela: Laura Perez (Sari Nagusia ibilbideari Bartzelonako 36. Nazioarteko Komiki Azokan); Myriam Cameros (I. Bruguera saria, Eleberri Grafikoan); Luis Martorell (El otro lado de la ventana); Quan Zhou (Gazpacho agridulce. Una autobiografía chino-andaluza, Andaluchinas por el mundo, El gran libro de los niños extraordinarios); Buyan taldea (Aritz Trueba, Martin eta Xabier Etxeberria, eta Josu Igoa); Nacho Martinez Ignatus (FallaZ, Putovirus); Ernest Sala (La Trilogia del Baztan); Bernal (Errebelazio-egilea Bartzelonako nazioarteko komiki-azokan, Urteko umorista Zaragozako IX. Umore Jaialdian); Jose luis Agreda (¡Eh, tu, chaval!, Cosecha Rosa, Cosecha CMYK, Cinco Mujeres, Anunciado en Television).
Aurrekoez gain, Nafarroako Komiki Azokan lau lantegi, bi masterclass, Topor animazio-filma, ardo-dastaketa bat marrazkietan, zazpi sinadura-ekitaldi, zortzi elkarrizketa/topaketa egileekin jendaurrean, eta bi marrazketa-ikuskizun hareaz, bertatik bertara izango dira.
Gainera, aurreneko aldiz, azoka kalera aterako da eta Ziudadelako lorategietan Sergi Deez-en Comics con finados izeneko erakusketa paratuko dute.
Jarduera guztiak doakoak izanen dira, betiere dagokien zentroetan aurrez izena emanda. Ordutegiak eta bestelako zehaztasun batzuk datozen asteetan iragarriko dira http://www.salondelcomicdenavarra.com/ webgunean.