Nafarroako museoek Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute ‘Jasangarritasuna eta ongizatea’ lemapean

Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea erakundeak, Museoen Zerbitzuaren bitartez, hainbat ekintza egingo ditu maiatzean zehar Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko. Eguna maiatzaren 18an, osteguna, izango da, Nazioarteko Museoen Kontseiluak 1977an sortutako ospakizuna. Aurtengo leloa Jasangarritasuna eta Ongizatea izango da.

Bai Nafarroako Gobernuak kudeatzen dituen Karlismoaren Museoak eta Julio Caro Baroja Museo Etnologikoak, eta bai Nafarroa osoko hamabi museo eta bilduma museografiko iraunkorrek (Jorge Oteiza Fundazio Museoa, Julian Gayarre Museo-Etxea, Gustavo de Maeztu Museoa, Berbintzanako Las Eretas Museo eta Aztarnategi Arkeologikoa, Tulebrasko Monasterioaren Karitateko Andre Mariaren Monasterioko Museoa, Tuterako Museoa, Muñoz Sola Arte Modernoaren Museoa, Zubietako Errota Ekomuseoa, Nafarroako Unibertsitatea Museoa, Henri Lenaerts Zentroa, Iruñeko Erresumako Museo Etnografikoa eta Xabierko Gazteluaren Museoa) maiatzaren 18ko doako sarreraz haratago doan jarduera zerrenda oparoa eskainiko dute maiatzean zehar.  Webgune honetan kontsulta daitezke jarduera horiek.

Aurreko urteetan bezala, Nafarroako Filmotekak ospakizun honetan parte hartuko du maiatzaren 18an, Iñaki Alforjak sortutako Nafarroako Museoak ikus-entzunezko sektorialaren proiekzioarekin zein Asuncion Domeño doktorearen eskutik aurkeztutako H.G.Clouzoten (1956) El misterio Picasso filmarekin.

Museotako jarduerak

Nafarroako Gobernuaren hiru ekipamenduek hurrengo egunetan bisita gidatuak eta Museoen Nazioarteko Egunaren inguruan prestatutako askotariko jarduerak eskainiko dituzte, horiek guztiak doakoak izanik.

Nafarroako Museoak bere lehenengo jarduera maiatzaren 11n, osteguna, ospatuko du Maria Jimenezen Meditaciones behin-behineko erakusketarekin. Bestalde, hilaren 13an, larunbata, Europako Museoen Gaua ospatuko da, zeinetan Aquerreta…y semejanza. Heian Shodan eta Meditaciones behin-behineko erakusketen irekitze-ordutegia 23:00etara arte luzatuko den, kasu bietan sarrerekin.

Maiatzak 18an, osteguna, Museoko maisulanetara bisita gidatua egingo da (gaztelaniaz eta euskaraz) 11:30ean. Bisitak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Historia eta Ondarea graduko praktiketako ikasleek egingo dituzte. Jardunaldiak 12:30ean jarraituko du, Pompeloko foro erromatarraren kokagunean (Nabarreria, kuria eta Konpainia kaleak) barrena ibilaldi bat eginez eta kale horietan bertan kokatutako aurkikuntzak erakusgai jarrita dituzten museoko aretoetara bisita bat eginez, Pompeloko Togadunaren estatuarekin amaitzeko. Jarduera doakoa izango da, Olaia Nagore gidariaren eskutik. Topalekua Katedrala izango da.

17:30ean eta, Angel Maciasen eskutik, Aquerreta … y semejanza. Heian Shodan erakusketara bisita gidatua egingo da. 19:30ean, Nafarroako Filmotekan H.G.Clouzoten El misterio Picasso proiektatuko da. Filma Asuncion Domeño Martinez de Morentin doktoreak aurkeztuko du, Nafarroako Museoak ikus-entzunezkoaren ondoren.

Horrez gain, Nafarroako Museorako sarbidea doakoa izango da, ostegunetik, hilak 18, igandera arte, maiatzak 21, biak barne, bere ohiko ordutegian.

Carlismoaren Museoak bere jarduerak maiatzaren 16an, asteartea, abiaraziko ditu Porque hoy puede ser ayer programaren inaugurazioarekin. Honetan. Angela Moreno artistak hartuko du parte. Reflexiones desde el arte contemporáneo programaren baitan, proiektuak artista iruindarraren jatorrizko lanen instalazio bat proposatzen du, erakusketa iraunkorrean eta museoko patioan.

Maiatzaren 18an, osteguna, Museoko bisita doakoa izango da. DIM 2023aren gaineko Hoy por hoy (Cadena SER) irrati-saio bereziaren zuzeneko emanaldia egingo da Karlismoaren Museoko patio arkupetutik.

Jarduerak Lizarrako museoan amaituko dira, maiatzaren 20an, larunbata, NAVARK-en eskutik erakusketa iraunkorrera 16:30ean euskaraz eta 17:30etan gaztelaniaz egingo diren bisita gidatuekin.

Azkenik, Julio Caro Baroja Nafarroako Museo Etnologikoak bi bisita gidatu antolatuko ditu Txaro Mateo arkeologo eta etnologoaren eskutik. Lehenengoa maiatzaren 20an izango da eta bigarrena 21ean.

Zabaldu: