(argazkia: Legazpiko Udala)

Nagore Belastegik ‘Zirriborroak. Kontatu behar ez nituenak’ helduentzako liburu ilustratua aurkeztu du

Legazpiarraren lehen lana da eta Koldo Landaluze ilustratzailea izan du alboan liburuak biltzen dituen hamahiru testuei irudia jartzeko.

“Ipuin guztiak ez dira haurrentzat. Ipuin hauek ez dira haurrentzat, bizitza esperientzia bat izatea beharrezkoa delako kontatzen dena ulertzeko. 13 istorio biltzen dira, 13 irudiz lagundurik, milaka begirada desberdin sortuko dituztenak. Buruan marraztutako zirriborroen bilduma bat duzu esku artean”, horrelaxe aurkezten du Nagore Belastegi Martinek bere lehen lana, helduentzat eta euskaraz sortutako ipuin liburua.

Belastegi alaba bakarra da eta txikitatik irudimena landu du horri esker, gerora, gauzengatik sentitzen zuen jakin-minak kazetaritza ikastera eraman zuen. Ikasketak amaitu zituenetik jardun horretan aritu da eta orain, pausu bat aurrera ematea erabaki du eta Zirriborroak. Kontatu behar ez nituenak liburu ilustratua kaleratu du Koldo Landaluze Duke (Bilbo, 1965) ilustratzailearekin batera.

Legazpiarrak azaldu duenez, biluzteko beharra zuen eta lotsak alde batera utzita idatzi du Circulo Rojo argitaletxearen eskutik dakarren lehen lana. Berasategiren lehen lanak irakurleak enpatiza dezan du helburu.

Landaluzek, bere aldetik, matematikako azterketak marrazkiekin apaintzen zituen, irakasleek horiek baloratzen ez zekiten arren. Ilustratzaile bezala aritu da Alvaro Reizabalen En estas casas ya se sabe eta Crónicas de piratas, corsarios y filibusteros lanetan. Era berean, beste hiru lan argitaratu ditu: Las hogueras del reino, Días de barrena eta Los perros del rey.

Zabaldu: