Naroa Anabitarte ikerlari eta irakasleak euskararen bilakaeran testuinguru ideologikoak duen garrantzia aztertu du

Renoko Unibertsitatearekin argitaratutako obra honek bidea ireki nahi dio euskararen prozesua alderdi soziolinguistikotik ikertu nahi duen orori, eguneroko adibide ugariren bidez azterketa fresko eta kreatiboa egin baitu.

Things That Are (said) and Things That Are Not: A brief look at the ideological context of the Basque language ikerketan oinarritutako liburua plazaratu du Naroa Anabitarte EHUko ikerlari eta irakasleak.

Argitalpen honek gure hizkuntzari buruzko ikuspegia zabaltzea du helburu eta ikerketaren bidea urratu. Izan ere, ikerlariak eta irakasleak euskararen bilakaeran testuinguru ideologikoak duen garrantzia aztertu du. “Eguneroko adibide argiz osatutako obra fresko eta kreatiboa dugu honakoa”, azaldu dute gaur Donostian egin duten aurkezpenean. Bertan izan da Anabitarte bera Xabier Irujo Center for Basque Studieseko zuzendari eta irakaslearekin eta Larraitz Ariznabarreta Center for Basque Studies editore eta koordinatzailearekin batera.

Hala, Anabitartek “dionez, euskarari buruzko ideiak beste arlo batzuei buruzko ideiekin elkarrekintzan sortzen dira, hala nola politikarekin eta zientziarekin; baita indibidualismoaren eta kolektibismoaren arteko eztabaida ideologikoari buruzkoak ere”.

Azkenik, euskarari buruzko diskurtsoen bilakaera ere ikertu du egileak eta isildutako diskurtsoei arreta berezia eskaini. “Zalantzarik gabe, liburu honek zer pentsatua emango du euskal munduan eta zientzialaritzan, eta hala, ikerketa-bide berriak ireki”.

Zabaldu: