Artista arabarraren lanak olio-pintura eta marrazketa ditu ardatz. Bere lanekin osatutako erakusketa 2025eko abenduan jarriko dute ikusgai Donostiako San Telmo museoko Laborategia aretoan.
Kutxa Fundazioak eta Donostiako San Telmo Museoak Artea abian proiektuaren seigarren ediziorako Natalia Suarez Ortiz de Zarate (Gasteiz, 1994) aukeratu dute. Egitasmoak sorkuntza garaikideari ematen dio protagonismoa, garapen fasean dauden artistei bultzada emanez. Suarezen lanekin osatutako erakusketa 2025eko abenduan jarriko dute ikusgai Laborategia aretoan.
Artista arabarraren lanak olio-pintura eta marrazketa ditu ardatz. Arteari eskainitako dedikazioa ingurukoekin esperimentatzeko, sentsibilitatea garatzeko eta pertzepzioa areagotzeko modu gisa ulertzen du. Bere lan piktorikoari dagokionez, bere praktika intuitiboa eta prozesuala da. Egin nahi denaren, egin daitekeenaren eta egiten denaren arteko tentsiotik ateratzen dira bere pinturak, margotzeko prozesu zabalaren zehaztapen gisa.
San Telmo Museoko erakusketak formatu handiko olio-pinturak izango ditu ardatz. Azken urtean egin ditu, norberaren ametsetako kontakizunetatik datozen marrazki batzuk oinarri hartuta.
Artea abianen seigarren edizioko artista:
Natalia Suarez Ortiz de Zarate Bilbon bizi den gasteiztarra da. Pinturan aritzen da eta arte eszenikoak aztertzen ditu Tripak konpainiako kide gisa. 2022tik aurrera, Bilboko Errekalde auzoko Kampai gunea ere kudeatzen du artistak.