Alos Quarteteta Bilaka Kolektiboa otsailaren 20an izango dira

Neguko Besta antolatu dute Baionan inauteriekin bat eginez

Euskarazko hitzordu andana antolatu dituzte hil honetarako: Luna Negra Kafe Antzokian, esaterako, Iki mihi klik eta Besteen kalea ikusgarriak, Atalante zinema aretoan, haurrentzako euskarazko animazio filma, Michel-Portal Antzokian kontzertuak eta erakusketak, besteak beste.

Inauteriekin bat eginez, Neguko Besta antolatu dute Baionan lehen aldiz. Antolatzaileen xedea da inauteriak kultur programazio berezi batekin uztartzea, “gaskoi eta euskal hizkuntzez eta kulturez gozatuz”.

Jaialdia hil honetan egingo da eta inauteriekin amaituko da otsailaren 26an. Hala, Baionako hainbat kulturgunetan kontzertu, ikuskizun eta animazio jarduerak antolatu dituzte. “Betidanik Baionako nortasuna osatzen duten gaskoi eta euskal kulturak aitzinera ekarriak dira Michel-Portal Antzokian, Luna Negran eta Atalante zinema aretoan, kalitate handiko programazio artistiko baten bitartez. Hemengo azentua duten sei hitzordu eta sortu eta hazi diren lurraldeetatik askoz haratago ezagutuak eta preziatuak diren beste nonbaiteko bi musika kontzertu”, adierazi dute antolatzaileek.

Neguko Bestak otsailaren 26an izango du azken eguna inauteriekin. Pandemiaren eraginez, iaz ezin izan zituzten inauteriak antolatu eta aurten ere otsaileko azken asteburura atzeratu behar izan dituzte. “Dena prest da herri, familia eta arrunt errotua dugun ohidura honi berriz lotzeko. Euskal eta gaskoi ohidurak nahasten dituzten gure inauteriko usaiak iraunarazi eta aberastu behar ditugu belaunaldiz-belaunaldi”, adierazi du antolakuntzak.

Egitaraua, hemen.

Zabaldu: