(argazkia: EKE)

Nekatoenea egonaldian parte hartzeko deialdia zabalik

Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak Nekatoenea baserrian egonaldi berri bat antolatu dute. Interesa duten euskal idazleek maiatzaren 31ra arte izango dute izena emateko aukera. 

Hamargarren aldiz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak Nekatoenea baserrian egonaldi bat antolatuko dute Euskal Herriko idazleentzat. Pasa den urtean Abbadiako eremuan egonaldia egiteko Jokin Mitxelena ilustratzailea hautatu zuten. Oraingoan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete maiatzaren 31 baino lehen helbide honetan: jfrahier@hendaye.com.

Literatura sorkuntza egonaldi honen hamargarren urtemuga ospatzeko, aurten, hiru partaide sortzaileek Getariako Mundubira 500 Elkano Fundazioaren partaidetzarekin kontatuko dute. Hala, egonaldi honetan, Juan Sebastian Elkano euskal esploratzailea eta marinel ospetsua nabarmentzeko aukera izango da. Izan ere, deialdia euskaraz idazten duten idazleei zuzentzen bazaie ere, literatura sorkuntzak Juan Sebastian Elkanoren pertsonaiarekin lotua den gai bat edo gehiago jorratu beharko ditu: nabigazioa, esplorazioa, aurkikuntza, kartografia, astronomia, ontzigintza…

Partaide diren lau egituretako ordezkari banaz osatutako epaimahai batek egingo du hautaketa aurkeztutako egitasmoen artean.

Kultur erakundeek prestatzen duten egonaldia 2020ko urritik abendura bitartean izango da eta idazleari hilabete baterako 1.000 euroko beka emango diote. Egonaldia bukatu ondoren, Hendaian eta Getarian topaketak antolatuko dira idazlearekin.

Informazio gehiago hemen.

Zabaldu: