Donostiako Norzzone eta Fani raperoen eta Nasty Bilbaoko Hawa eta Maisha MC ekoizleen proiektua da Nizuri Tazuneri.
Bikoaren arabera, euskarazko raparen gainean beti kontu bera entzuten da “el rap en euskera suena a chino” eta esaldi horri buelta eman nahian, taldea “el nuestro suena a japonés”, esaten hasi zen, euskara eta japonieraren arteko hitz jokoa eginez.
Orain dela lau urte, Japanesence izeneko lehenengo maketa aurkeztu zuen Nizuri Tazunerik. Joan den urtean berriz, taldeak bere lehen lan fisikoa argitaratu zuen, Musika ala hil izenpean (Taupaka Elkartea).
Bertan Norzzone eta Faniren mezu ozenak entzuteaz gain, bikoak japoniera eta euskararen arteko hitz jokoak egiten jarraitu zuen, esamoldeen bitartez.
Kaleratu berri duen bilduman, taldeak errenazimendu metaforiko baterako gonbitea egin nahi izan du, sentsibilizazio berritzailea eskaintzeko asmoz. Honetan gainera, zaharra eta berriaren arteko zubia sortu nahi izan dute, trantsizioa gainditzeko helburuarekin. Donostiakoek ez dute artearen errenazimendua bilatzen, artearen bidez, sortzailea izaki berri bat bihurtzea baizik.
Lan berri honetan zazpi bekatu kapitalak eta horien kontrakoak islatu nahi izan dituzte, horregatik hamalau kantuz osatutako lana argitaratu dute. Zazpi direlako hain zuzen, gaur egungo errealitate sozialaren sakontasun eta ikerketa kritikoak, “mundua ez delako artearekin aldatzen, artea izaten baita pertsonak aldatzen dituena”, horrela jaio zen Zazpi.