´Non Zaude?´ izeneko diskoa dakar Leihotikan taldeak

Bi zatitan banatuta dator Leihotikan taldeak kaleratu berri duen Non zaude? izeneko diskoa: alde batetik Egoen Lehian izeneko erdia iaz ekoiztu zuten El Sotano estudioan. Bizientzat zein Hilentzat izeneko zatia berriz, aurtengo irailean grabatu dute K estudioetan.

Kantu landuak, zehatzak eta taldearen  unibertso hori indartzen dituztenak direla diote Gor diskoetxekoek. “Punk-rocka eta hardcore melodikoaren arteko estilo zehatzarekin, bestelako estiloez ere blaitu dira diskoaren osotasuna aberasten duten erritmo erdiko abestiekin, energia, amorrua, indarra eta goxotasunik galdu gabe”.

Sei urte pasatu dira Iruñeako Leihotikan taldeak Harold, bere estudioko azken lana, argitaratu zuenetik eta 25 urte talde gisa ibilbideari ekin zionetik. Mende laurden horretan zortzi disko kaleratu dituzte.

Non zaude? Grabatzen ibili diren bitartean, Iruñeako musikariek ez dute zuzenekoak eskaintzeari utzi. Orain disko berria oholtza gainean defendatzeko garaia da. Abenduaren 1ean dute lehenengo hitzordua Oreretan, hilaren 8an berriz, Durangoko Ahotsenean izango dira.

Zabaldu: