Azaroaren 2ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa.
Hausnarketa eragitea da Donostiako Itsas Museoan ikusgai dagoen Mare Clausum: Norena da itsasoa? Erakusketaren helburua. Batetik, “norena da itsasoa?” galderaren atzean dauden eta gaur egunean ere pil-pilean dauden gai konplexuei buruzkoa eta, bestetik, Europak zazpi mendetan zehar munduko ozeano guztietan barrena buruturiko hedapen eta menderakuntzan Euskal Herriak izandako erantzukizun erabakigarriaren ingurukoa.
Gaur goizean Euskal Itsas Museoan egin den prentsaurrekoan, Goizane Alvarez Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Diputatuak, Xabier Alberdi Euskal Itsas Museoko Zuzendari Zientifikoarekin batera, erakusketa honi esker Gipuzkoak “gure ondare aberatsa babesteko eta sustatzeko” duen konpromisoa berresten dugula azaldu du.
Pieza multzo garrantzitsu baten bidez, itsas guduetan erabilitako armak eta ikurrak eta itsasoz harainditik iritsitako mapa eta objektu exotikoen bidez, “euskaldunek munduko itsas historian izan duen eragina erakutsi nahi dugu”, adierazi du Goizane Alvarez diputatuak. Gainera, kontzientzia zabaldu nahi dutela nabarmendu du, nazioarteko zuzenbidean duten inplikazioa agerian geratzen delako, “Mare Clausum” esamoldea, gaur egungo mundu batean, non herrialde askok beren urak ixten dituzten immigrazioa kontrolatzeko.” Erakusketa hau gizateriari eta bizitza hobe bat bilatzeko eskubideari buruzko gogoetarako gonbidapena da”.
Itsas Museoko Zuzendari Zientifiko Xabier Alberdik aldarrikatu du erakusketa honen helburu nagusienetako bat gaur egunera arte, gizateriaren historia baldintzatu duten zibilizazioen eta inperio handien sorreran eta bilakaeran itsasoak izandako eragina funtsezkoa dela. Gainera, “iraganeko eta gaur egungo giza-prozesuak aztertzeko eta ulertzen saiatzeko behar-beharrezkoak diren ezagutza, hausnarketa eta gogoeta kritikoa eragin nahi ditu. Jatorriaren, historiaren eta filosofiaren ikuspegitik, baita moralarenetik ere, prozesu horiek konplexutasun handikoak diren arren, kontakizun bakun eta manikeoak erabiliaz ohi azaltzen ditugu maiz”, azpimarratu du Alberdik.
Erakusketa hainbat arlo tematikotan banatuta dago. Batetik, beheko solairuan, itsas bideen eta baliabideen kontrolari buruzko eztabaida historikoak, eta nabigazioari eta itsas baliabideen ustiapenari buruzko desberdintasun legal eta moralak aztertzen dira. Bestetik, lehenengo solairuan, Europak zazpi mendetan zehar munduko ozeano guztietan barrena buruturiko hedapen eta menderakuntzan Euskal Herriak izandako erantzukizun erabakigarriaren ingurukoa.
Erakusketaren edukia osatzeko erabili diren balio historiko eta artistiko handia duten pieza sail aipagarri batez gozatu ahalko dute bisitariek, esaterako, Manuel de Agote getariar esploratzaile eta itsasgizon ilustratu handienetakoa izan zenaren margolanak edota erlijio-urregintzako pieza bat, guztiak XVIII. mendekoak.