Occhi Di Farfalla taldeak ‘Destino epikoak’ diskoaren aurkezpen bira hasiko du gaur

(Argazkia: Joxe Areta Goñi)

Hamaika kantuz osatutako Destino epikoak lana formatu elektrikoan dator.

Occhi Di Farfalla 2013an sortu zuten Zarautzen Miren Arangunek eta Hodei Estebanek, bikote akustiko gisa aritu ziren hasieran eta euren lehenengo diskoa ere urte horretan kaleratu zuten. 2016an berriz, taldearen bigarren lana heldu zen, Lerroetatik ihes izenekoa, garai hartarako baina, Jokin Azpiazu baxu jotzailea eta Bati bateria jotzailea ere taldearen parte ziren. Destino epikoak laukoaren hirugarren lana da. Oraingo honetan Ibon Guerrak hartu du Batiren lekua.

Kantu guztiak taldeak sortu ditu, Segur ziur (Ira) eta Herio bakarra, heriotz ugari (Nora Strejilevich-en Una sola muerte numerosa liburuan oinarrituta) piezak izan ezik. Warsaw, Mamaxola, Porlanez ase, Galdu ordez eta Nora joan kantuetan Batik eta Craig Bjerring-ek ere parte hartu dute.

Destino epikoak, Arrasateko Shot! estudioan grabatu dute Ander Barriusoren gidaritzapean.

Europan barrena arituko dira uztailaren 20ra arte; denetara bederatzi kontzertu eskainiko dituzte Frantzian, Alemanian, Suitzan eta Txekian.

Zabaldu: