(argazkia: kaixomaitia.eus)

Oihana Iguaran izan da Kaixomaitia.eus Kontaketa Erotikoen II. Lehiaketaren irabazlea ‘Ostera’ izeneko ipuinarekin

Irati Goikoetxeak jaso du bigarren saria Inspirazio basa izeneko lanarekin eta Ernesto Prat Urzainki sailkatu da hirugarren Bihotza lapurtu zidan panpayruna lanarekin.

Kaixomaitia.eus atariak Elkar argitaletxearen laguntzarekin antolatutako bigarren Kontaketa Erotikoen lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia egin du, Donostian.

Iazko azaroan abiatu zuten lehiaketa eta parte hartu duten idazle guztietatik zortzi finalista aukeratu ditu Dorleta Kortazar ipuin kontalariak, Antxiñe Mendizabal editore eta idazleak eta Iñigo Arandia Kaixomaitiako arduradunak osatutako epaimahaiak. Finalisten artean honela ebatzi dituzte epaimahaikideek hiru irabazleak eta 4-8 arteko postuen behin betiko sailkapena:

  1. Ostera, Oihana Iguaran
  2. Inspirazio basa, Irati Goikoetxea
  3. Bihotza lapurtu zidan Panpayruna, Ernesto Prat
  4. Vänköpingeko sauna, Mikel Casuso
  5. Azalera, Oihana Iguaran
  6. Esnatu, Maialen Lizarralde
  7. Itzulera, Haizea Muñoa
  8. Gorria, La Perlata Punk Rock

Lehen hiru sailkatuek 1000, 500 eta 250 euroko sari ekonomikoak, 100 euroko Elkar opari txartela eta liburu sorta jaso dituzte hurrenez hurren, gainerako sailkatuek, berriz, 100 euroko opari txartela eta liburu sorta.

Iguaranek bi testu aurkeztu zituen eta biek egin dute finalerako bidea, Ostera kontaketa izan delarik lehen saria eraman duena. Haur bat izan berri duen bikote bat da une berezi horretako “sexualitatearen geruza berriak” indar eta dotorezia handiz kontatzen dituen narrazioko protagonista.

Zabaldu: