Olatu Talka jaialdia maiatzaren 31tik aurrera, Donostian

Maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean eta 2an izango da Donostiako  Olatu Talka jaialdia eta dagoeneko, egitaraua osatuko duten ekimenak ezagutzera eman dituzte. Lehenengo xehetasunak diren arren, jaialdi sendoa, anitza, irekia eta parte hartzailea aurreikusten da, antolatzaileen arabera.

10. urteurrena izanda, jaialdiak osatutako ibilbidea azpimarratu nahi izan da eta horrek Alderdi Ederren jarriko den gunean izango du isla. #HiriaEgin leloari eutsiko dio Olatu Talkak, hamar jaialdi hiria egiten, hiritarrekin elkarlanean, hiria eraldatzen eta kultura, artea, musika… espazio publikora ateratzen.

Arte luminiko jaialdia Memoriaren parkean, 44 ilustratzaileren erakusketa Egiako pasadizoan, Reggae musika Ondarretan, kaleko artea Loiolan eta familientzako gunea Ametzagaina prakean izango dira programazioan nabarmendutako ekintzateko batzuk.

Informazio gehiago hemen.

Zabaldu: