Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak “Zurrumurruen aurkako informazio-saioen zikloa” aurkeztu du

Bi solasaldik eta tailer batek osatuko dute zikloa eta Ikuspegiko zuzendari ohi Gorka Morenok, Jon Maia bertsolariak eta Monica Leiva kazetariak parte hartuko dute.

Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak “Zurrumurruen aurkako informazio-saioen zikloa” aurkeztu du. Hala, bihar, asteazkena, arratsaldeko 19:00tan, doako sarrerarekin, La inmigración de origen extranjero en el País Vasco y Ormaiztegi. Mitos y realidades izeneko solasaldia izango da Gorka Morenoren eskutik. Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea da Moreno eta Ikuspegi-Euskal Immigrazioaren Behatokiko kidea, 2011tik 2019ra bertako zuzendaria ere izan zen.

Azaroaren 5ean, berriz, La emigración en época de Franco. Desde Extremadura al bertsolarismo” solasaldia izango da Jon Maiaren eskutik. Bertsolari eta zinemagilea, Hezurbeltzak musika taldean ari da gaur egun. Proiektu honek immigratzaileei aitorpena egitea du helburu.

Azaroaren 11n, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean, Moniva Leivak Estrategias comunicativas frente a rumores y estereotipos tailerra gidatuko du. Kazetaritzan lizentziatua eta Nazioarteko Ekintza Humanitarioan eta Historia Garaikedean irakaslea ere bada. Egun kultur eta gizarte dinamizatzailea da.

Zumalakarregi Museoan izango dira solasaldiak eta tailerra, aldi berean online jarraitzeko aukera ere izango dute bertaratu ezin direnek. Izen-ematea derrigorrezkoa izango da mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbidera idatzita, 943 88 99 00 telefonora deituta edo whatsapp bidez 659434566.

Zabaldu: