(argazkia: Euskaltzaleen Topagunea)

‘Ostera: Plazara!’ kultur-saio ibiltariak diziplina ezberdinekin osatutako programazioa eskainiko du Gorlizen, Urdulizen eta Etxebarrin

Musika izango du ardatz azaroaren 18tik abenduaren 3ra arte egingo den edizioak, baina musikarekin batera, kale animazioa, irudi proiekzioak, Dj-ak, bertsolariak, edo pole dance-a bezalako ikuskizunez gozatzeko aukera ere egongo da.

Ostera 2023: plazara! kultur-saio ibiltaria aurkeztu dute gaur Bilbon. Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak azaldu duenez “norabide berri bat eman nahi izan zaio Udagoieneko Osteraren aurtengo edizioari”. Izan ere, izena aldatzearekin batera, Ostera izango da egitasmoa aurrerantzean, “herritar guztientzat prentsatutako kultur-egitarau anbiziotsu bat prestatu nahi izan dugu aurtengo edizioan, musika bestelako diziplina artistiko batzuekin uztartuz”.

Plazara! du izena 2023ko Osterak eskainiko duen sei emanaldiko zirkuitu ibiltariak eta Gorliz, Urduliz eta Etxebarri zeharkatuko ditu, hurrenez hurren. Herri bakoitzeko egitarauak aste burua osoa hartuko du, larunbat zein igandean eskainiko baitira ikuskizunak, erabat doan, herri erdian ipinitako karpan. Mendizabalek adierazi duenez, “Ostera: plazara!-k denetariko zaleentzako kultur egitarau mardula osatu du aurtengo edizioan, punta-puntako musikarien emanaldiak bestelako ekimen artistikoekin nahastuz, herritarri kultur-esperientzia diferente eta originala eskainiz”.

Bi emanalditan zatitu du aurtengo edizioko eskaintza. Larunbateko emanaldiak hartzaile gazteei zuzenduta egongo dira batik bat; eta kontzertuarekin batera, Dj-a, Irudi ikuskizuna eta Pole dantza eskainiko dira. Igandeko emanaldiak, berriz, familia osoarentzat pentsatuta diseinatu dira. Horrela osatu da egitaraua herriz herri:

Isaak Amezaga Larrazabal, Bizkaiko Aldundiko euskara zuzendari nagusiak, Udagoieneko ostera bezalako ekimenek euskararen normalkuntzan daukaten garrantzia nabarmendu du.

Azaroaren 18tik abenduaren 3ra egingo da Ostera 2023, plazara!, asteburu bakoitzeko bi emanaldi eskainiz. Olaia Inziarte, Afrika Bibang, Xsakara, Sonakay edota Kai Nakai talde eta bakarlariak igoko dira oholtzara.

Zabaldu: