Ostiralean hasiko da Iruña Rock jaialdia Navarra Arenan

Orotara 17 dira edizio honetarako kartela osatzen duten taldeak: Kase. O Jazz Magnetism, Los Chikos del Maiz, Su Ta Gar, Zoo, Lendakaris Muertos, Segismundo Toxicómano, Tropa do Carallo, Desakato, Los de Marras, Buhos, Mafalda, Aphonnic, Ira, The Guilty Brigade, Virenque, Mosh eta Dinamita.

Aurreko bi edizioak pandemiagatik bertan behera gelditu ostean, bueltan da Iruña Rock jaialdia. Bertan hamazazpi talde izango dira: Kase. O Jazz Magnetism, Los Chikos del Maiz, Su Ta Gar, Zoo, Lendakaris Muertos, Segismundo Toxicómano, Tropa do Carallo, Desakato, Los de Marras, Buhos, Mafalda, Aphonnic, Ira, The Guilty Brigade, Virenque, Mosh eta Dinamita.

Ostiralean, hilak 18, arratsaldeko 16.00etan irekiko dituzte Navarra Arenako ateak eta kontzertuak ordubete geroago, 17.00etan, hasiko dira Mosh taldearen zuzenekoarekin. Larunbatean, berriz, bazkalorduan irekiko dituzte ateak, 13.30ean eta 14.00etan jarraituko du festibalak Virenque taldearen eskutik.

Edizio berri honetarako abonuak Musikazeren webgunean daude eskuragarri eta prezioa 65 eurokoa da (gehi kudeaketa gastuak). Halaber, eguneko sarrerak ere salgai daude, 37 eurotan (gehi kudeaketa gastuak). Jaialdiaren planteamenduari dagokionez, berrikuntza ugari aurkeztuko dituen edizio bat izango dela aurreratu dute antolatzaileek. “Iruña Rocketik, berriz ere, eskerrak eman nahi dizkizuegu hain garai zailetan jaialdia babesten duzuen pertsona guztiei, zuen ahaleginagatik eta inplikazioagatik”.

Zabaldu: