(argazkia: Bizkaiko Bertsozale Elkartea)

Otsailaren 10etik 12ra izango da aurtengo neguko bertso barnetegia, Muxikan

Urtarrilaren 30era arte egongo da izena emateko aukera zabalik. Otsailaren 10etik 12ra bitartean izango da barnetegia, ostiraletik igandera. Ostiralean 17:30ean hasiko da egonaldia, eta igandean, 12:00etan amaituko da.

Muxikako Gorozikako aterpetxean batuko dira aurten DBH1etik Batxilergoko bigarren mailara arteko Bizkaiko bertsolari gazteak. Bizkaiko Bertsozale Elkartea arduratu da ekimena antolatzeaz eta adierazi duenez, “aurten ere helburu nagusiak bertsoarekin gozatzeko aukera izateaz gain, Bizkaiko bertso eskoletan dabiltzan gazteek elkar ezagutzea eta beraien arteko harreman sarea sendotzea izango dira”.

Otsailaren 10etik 12ra bitartean izango da barnetegia, ostiraletik igandera. Ostiralean 17:30ean hasiko da egonaldia, eta igandean, 12:00etan amaituko da. Prezioa 48 eurokoa izango da. Horretarako, izen-emate orria bete beharko dela zehaztu du elkarteak eta ordainketaren egiaztagiria atxiki beharko da. Edukiera ere mugatua izango dela nabarmendu dute eta parte hartzaileen zerrenda osatzeko izen-ematearen ordena, eskualdeen arteko oreka eta generoa hartuko direla kontuan.

Zabaldu: