Ozaetako Garaion Sorginguneak ‘Emakume Sortzaileak Plazara!’ egitasmoa aurkeztu du

23 emakumeren sormen lanak eta iritziak plazaratuko dituzte: antzerkia, musika, dantza, instalazioak, ibilbideak, mahainguruak, hitzaldiak eta kontzertuak. “Emakume sortzaileak izan badirelako gure inguru hurbilean eta plaza merezi dutelako sortu dugu ekimen hau”.

Ozaetako Garaion Sorginguneko kideek Emakume Sortzaileak Plazara! egitasmoa antolatu dute gaur hasi eta azaroaren 19ra arte, “udazkena emakumeen sormenez eta euren lanen plazaratzearen inguruko gogoetaz jantzi dugu”, adierazi dute.

Hala, 23 emakumeren sormen lanak eta iritziak plazaratuko dituzte: antzerkia, musika, dantza, instalazioak, ibilbideak, mahainguruak, hitzaldiak eta kontzertuak. “Emakumeak musikan eta antzerkigintzan bizi duten errealitatearen inguruan gogoeta egiteko aukera ere izango dugu”, nabarmendu dute antolatzaileek.

Gaur, urriak 15, abiatuko da egitasmoa Ane Gebara eta Josune Velez de Mendizabalen Kittorik EZ! antzezlanarekin.  Bihar, larunbata, berriz, Ainara Legardonen Emakumeak Musikan hitzaldia eta Haizeatzo eta Ningraren eskutik rap kontzertua izango dira. “Emakume sortzaileak izan badirelako gure inguru hurbilean eta plaza merezi dutelako sortu dugu ekimen hau”, gaineratu dute Garaion Sorginguneko kideek.

 

 

 

 

 

 

 

Egitaraua:

Urriaren 15ean

19:00etan
Antzerkia: Kittorik EZ!: Ane Gebara eta Josune Velez de Mendizabal

Urriaren 16an

19:00etan
Hitzaldia: Emakumeak Musikan: Ainara Legardon

20:00etan
Rap Kontzertua: Haizeatxo eta Ningra

Urriaren 23an

19:00etan
Antzerkia; 43º 13´ 44´´: Olatz Gorrotxategi

20:00etan
Antzerkia: Urruna: Tripak Kolektoba: Marina Suarez, Andrea Berbois Natalia Suarez eta Maite Mugerza

Urriaren 24an

13:00etan
Antzerkia: Ahora Ya!: Amaia Bono

13:30etan
Antzerkia: Levantate y mea de pie!: Belen Nevado

Urriaren 29an

12:00etan
Barrundiako Emakume Artistak: Ipuinak, Dantza garaikidea eta Flamenkoa: Odei Arregi, Garazi Lopez de Armentia, Lidia Pousa.

Urriaren 30ean

11:00etan eta 12:00etan
Natura eta Dardara soinu paseoa: Idoia Zabaleta

11etatik 19:00etara zabalik
Banakako bainua (bainu-jantzi eta toailarekin etorri): Batailoa

Urriaren 31n

12:30etan
Maringurua: Eneritz Artetxe, Idoia Hernandez eta Maider Galarza

13:30etan
Kontalariak: Itziar Rekalde eta Dorleta Kortazar

Azaroaren 19an

19:00etan
Musika Kontzertua: Mursego, Ainara Legardon eta “H” Idoia Hernandez

Zabaldu: