Ozaetan egingo da gazte bertsozaleen egonaldia urtarrilaren 2, 3 eta 4an

Bertsoa eta sormenaz gozatzeko aukera eskaintzen du Bertsoa Bizi Gazte egonaldiak. interesa dutenek abenduaren 20ra arte izango dute izena emateko aukera 688616531 telefonora deituz edota araba@bertsozale.eus helbidera idatziz.

Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuta, urteari hasiera ondo emateko, Arabako gazte bertsozaleek neguko oporraldirako plana izango dute urtarrilaren 2, 3 eta 4an, Ozaetako Otaza auzoko Garaion sorgingunean. Bertan, 14 eta 18 urteko gazteek Bertsoa Bizi Gazte egonaldian parte hartzeko aukera izango dute. Horretarako, interesa dutenek abenduaren 20ra arte izango dute izena emateko aukera 688616531 telefonora deituta edota araba@bertsozale.eus helbidera idatzita.

Egonaldia eta bertan egingo den egitaraua 35 euroren truke izango da.

Zabaldu: