Errealismoa eta ametsa elkartzen dituen lan berri honetan Bidartek azken hogei urteetan sortutako kantuak bildu ditu. Hala, gitarra riff sinple eta hipnotikoak erabiltzen ditu ahotsari eta hitzari askatasun osoa emateko asmoz.
Pantxix Bidart (Hazparne 1971) kantariak eHe (errare Humanum est), bere bakarkako lehen diskoa plazaratu du Belarri ekoiztetxearen eskutik.
Errealismoa eta ametsa elkartzen dituen lan berri honetan Bidartek azken hogei urteetan sortutako kantuak bildu ditu. Hala, gitarra riff sinple eta hipnotikoak erabiltzen ditu ahotsari eta hitzari askatasun osoa emateko asmoz. Kantari hazpandarrarentzat Euskal Herriko kantagintza, 1970eko hamarkadako Rock-a eta Afrikako blues-a izan dira iturri nagusiak.
Bakarkako lan honekin Bidartek Itxaro Borda, Xabier Lete, Agustin Zamora, Leire Bibao, Kirmen Uribe, Amaia Hennebutte edota Jon Mirande bezalako poetak omendu nahi izan ditu. Horretarako hiru musikari izan ditu alboan: Matthieu Haramboure Matiau (errealizazioa, moldaketak eta gitarra apalak), Sebastien Degrans (akordeoia) eta Bastien Marianne (gitarrak).
Bidartek 2020ko udazkenean grabatu du lan berria eta maketazioa eta barneko ilustrazioak Uztaro ateleriak egin ditu.
Disko fisikoaren banaketa Elkar sarearen bidez egingo da Euskal Herrian. Bestalde, publikoak diskoaren bertsio digitala entzun eta eskuratu ahal izango du Bandcamp plataformaren bidez. Lotura, hemen: Pantxix | eHe (Errare Humanum est).