Parentesi, podcasten festibala aurkeztu dute

Festibalak bere egitarauari hasiera emango dio Oier Aranzabalen Artxipelagoa eta Beatriz Serrano eta Guillermo Alonsoren Artsenico Caviar podcastekin.

Martxoaren 2tik 4ra bitartean Parentesi festibalaren lehen edizioa aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Azaldu duenez, ekimen honen ardatza podcastinga izango da eta ingurune digitalean kultura transmititzeko eduki, kanal, plataforma, formatu eta moduen lagin bat biltzea du helburu. “Podcast plataformak ugaritu egin direla diote antolatzaileek, bereziki pandemiaren ondoren, eta askotariko edukietara sartzeko modu berri gisa kokatu direla, horixe da, hain zuzen, festibala antolatzeko arrazoia. Hala, kultura zabaltzeko ekosistema berri bat sortu da. Aurten, programa lelo honen inguruan eratu da: Muriel Rukeyzer idazlearen The speed of darkness liburuaren The world is made of stories, not atoms. “Lelo horren pean, podcastinga balion jartzea pentsamendu kritikoa sustatzeko eta baliozko kontakizunak transmititzeko bitarteko gisa da jaialdiaren ideia”.

Festibalak bere playlista du Spotify plataforman, eta irekita egongo da astelehen honetatik edizio hau amaitu arte. Zerrendak aurten festibalean parte hartzen duten podcasten hainbat kapitulu biltzen ditu. “Irudi grafikoak balioa eman nahi dio berriz entzute aktiboaren itzulerari, eta Ricardo Felix Studiok (RFS) diseinatu du”.

Parentesik hainbat mahai-inguru jasotzen ditu bere egitarauan, hainbat gairen inguruan. Horietan podcastaren talentu handiek parte hartuko dutela adierazi du antolakuntzak. Horien artean Ines Hernand eta Nerea Perezek (Saldremos Mejores), martxoaren 3an, Live Show bat eskainiko dute Kursaalean, eta Ana Garriga eta Carmen Urbita, Hijas de Felipe egitasmoaren sortzaileak, Long Islandetik etorriko dira jaialdian parte hartzera.

Horrez gain, Ondas 2023 sarietarako izendatuta dauden podcasten sortzaileek ere parte hartuko dute Festibalean: Ulu Mediako Oier Aranzabalek Artxipelagoa podcastarekin ‘Soinu diseinu onena’ eta ‘Podcast onena Estatu espainiarreko hizkuntza koofizialean’ sarietarako izendapenak jaso ditu, eta Beatriz Serranok eta Guillermo Alonsok, ‘Elkarrizketa podcast onena’ sarirako hautagaitza Artsenico Caviar podcastarekin.

Saio guztiak Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian izango dira.

Zabaldu: