Musikak pisu handia izango du aurtengo egitarauan. Gari, Celtas Cortos eta Texas taldeek kontzertuak eskainiko dituzte maiatzaren 28tik ekainaren 1era egingo den jaialdian.
Lehen edizioaren arrakastaren ondoren, Pasaia Itsas Festibala berriro ospatuko da aurten. Festibala maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitartean izango da. Hala, bost egunez, badiako urak nazioarteko itsasontzi tradizionalen topagune izango dira beste behin ere.
Aurtengo egitarauari begira, aurten ere protagonismoa itsasoak eta itsasontzi tradizionalek izango dute. Jada hiru ontzien parte-hartzea baieztatu dute: Shtandart, 34,5m luzerako XVIII. mendeko fragata errusiarraren erreplika; Oosterschelde, 3 masta eta 50m luzera dituen 1918ko goleta holandarra; eta Marité, 3 masta eta 45m luzerako frantziar goleta.
Kultur eskaintzari dagokionez, lehorrean ere hainbat jarduera antolatuko dira eta musikak pisu handia izango du aurtengo egitarauan. Hala, lehenengo egunean, maiatzak 28, Garik kontzertua eskainiko du, Pasai San Pedron. Ostiralean, berriz, Celtas Cortos taldearen kontzertua izango da, Antxoko barrutian, eta Maria Berasartearena, Donibaneko barrutian. Amaitzeko, larunbatean Texas Eskoziako taldearen kontzertua izango da, Trintxerpeko barrutian. Musikaz gain, Elkano pertsonaiak ere bere tokia izango du aurtengo festibalean, bere zikunnabigazioaren 500. urteurrenarekin bat eginez.
Guzti honetaz gain, aurtengo ohorezko gonbidatua Portugal izango dela aurreratu dute antolatzaileek.