(argazkia: Arabako Bertsozale Elkartea)

Peru Abarrategik finalerdietarako pase zuzena

Hurrengo saioa, otsailaren 4an izango da Oionen, bertako zinema aretoan, arratsaldeko 17:30ean.

Iritsi da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa, XVI. edizioa da aurtengoa eta berrogei urte pasatu dira Arabako lehen txapelketa jokatu zenetik. Arabako Bertsozale Elkarteak azken edizioetan irudikatu zuen ibilbideari jarraituz, “Arabako bertsolaritzaren gailurrak irudikatzen dituen paisaia prest, 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen fasea jokatu zen larunbatean Izarran, final laurdenak”.

Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak: Paula Amilburu Izargarai (Aramaio), Danel Herrarte Nafarrate (Aramaio), Eli Zaldua Barquin (Gasteiz), Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio), Ekaitz Samaniego Curiel  (Gasteiz), Aitor Ugarte eta Eriz (Aramaio).

Lehen fase honetan hamahiruna bertso puntuagarri kantatu zituzten bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Peru Abarrategik lortu zituen puntu gehien, 259 puntu. Hiru final laurdenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalerdiak. Puntuazioak ondorengoak izan ziren: (Peru Abarrategi 259 puntu); Aitor Ugarte (250 puntu); Eli Zaldua (250 puntu); Paula Amilburu (249,5 puntu); Ekaitz Samaniego (242,5 puntu) eta Danel Herrarte (238,5 puntu).

Hamahiru lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Olatz Santocildes Martinez izan zen Izarrako aurkezlea. Lehen faseko, final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga Anduaga, Aitor Jimenez Tolosana eta Egoitz Iradier Martinez de Albeniz. Idazkari lanetan, berriz, Endika Jimenez Enbeita.

Hurrengo saioa, otsailaren 4an izango da Oionen, bertako zinema aretoan, arratsaldeko 17:30ean.

Zabaldu: