(argazkia: Piszifaktoria Ideien Laborategia)

Piszifaktoria Ideien Laborategiak ‘Hau gerra bat da’ ikuskizuna estreinatuko du azaroaren 29an, Bilbon

Irati Agirreazkuenagak, Iholdi Beristainek, Igor Arzuagak eta Mikel Ayllonek osatzen duten lantaldeak iazko abenduan irabazi zuen euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntza. Honen bidez, lehenengo emanaldia aurtengo Hi(ZKI)bridoak kultur zikloaren baitan eskaintzeko konpromisoa hartu zuten Bilboko Euskararen Etxean.

Gerraren barrunbeetara bidaiatzeko parada izango dugu oraingoan, Hau gerra bat da izeneko diziplina anitzeko ikuskizunarekin. Piszifaktoria ideien laborategiaren eskutik dator obra berria eta lantaldearen esanetan, “publikoaren erabakien arabera, gerra honek bide bat edo beste hartuko du”.

Laborategiko kideek azaldu dutenez, “Frontetik begi bat gutxiagorekin, hanka hautsi batekin eta hamaika orbain gehiagorekin itzuli ginen. Eta gero, bulego batean erabaki zuten guk irabazi genuela gerra. Baina ordurako ikasita geneukan lezioa: irabaztea galtzeko beste modu bat besterik ez da”.

Puzzle honek lau lengoaia artistiko ditu: hitza, musika, dantza eta mugimendua edo antzerki fisikoa. “Rapsoda bat, antzezle bat, dantzari bat eta musikari bat arduratuko dira guztiak josteaz. Polifonia erritmiko bat izango da, beraz”.

Irati Agirreazkuenagak, Iholdi Beristainek, Igor Arzuagak eta Mikel Ayllonek osatzen duten lantaldeak iazko abenduan irabazi zuen euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntza. Honen bidez, lehenengo emanaldia 2023ko Hi(ZKI)bridoak kultur zikloaren baitan eskaintzeko konpromisoa hartu zuten, eta halaxe egingo dute, azaroaren 29an, Bilboko Euskararen Etxean estreinatuko dute ikuskizuna.

Zabaldu: