Imanol Larrinaga margolari durangarrarena da aurtengo kartelaren irudia.

‘Poesia eta Pentsamendua’ jardunaldia egingo dute ekainaren 12an Donostian

Poesia errezitalean parte hartuko dute Yolanda Castañok eta Beñat Arrutik. Beraiekin batera Aitor Kaltzakorta, Iñaki Irazu eta Oihane Zuberoa Garmendia ere arituko dira. Saioa Jon Makusoren biolin musikarekin osatuko da.

Asteazkenean, ekainak 12, izango da urtero Donostian antolatzen duten Poesia eta Pentsamendua izeneko jardunaldia. Hamazazpigarren edizioa izango da aurtengoa eta Beñat Arrutik, Oihane Zuberoa Garmendiak, Iñaki Irazuk, Aitor Kaltzakortak eta Yolanda Castañok parte-hartuko dute musikaz lagundutako poesia errezital honetan, Jon Makuso biolin jotzailearen laguntzarekin.

Arrutik Donostia Kultura Poesia Saria jaso du eta aste honetan bertan aurkeztu du Arkeologia haragitan liburua Balea Zuria argitaletxearen eskutik.

Zarauztarrak kaleratzen duen lehenengo liburua da Arkeologia haragitan. Zarautzen 1999an jaioa, Euskal Herriko Unibertsitatean burutu zituen Psikologia ikasketak, Bartzelonara Ikerketa eta Esku-hartze Psikosozialeko Masterra egitera joan aurretik. Egun, adimen urritasuna duten pertsonekin ari da lanean, Zarauzko eguneko zentro batean.

Emanaldia Donostiako Victoria Eugenia Clubean izango da arratsaldeko 19:00etan.

Gonbidapenak egunean bertan jaso ahal izango dira Donostia Kulturaren webgunean (ekitaldi fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan 11:30etik aurrera. Gehienez bi gonbidapen eskuratu ahal izango dira pertsona bakoitzeko.

 

Zabaldu: