Aurtengo gonbidatuen artean Marta Sanz, Jokin Lasa, Kaki Arkarazo, Pello Ramirez, Karlos Linazasoro, Jon Gerediaga eta Alejandra Martinez de Miguel daude, besteak beste. Hilaren 18an emango da ezagutzera nork irabazi duen IX. Donostia Kultura Poesia Saria.
Poesialdia, Donostiako Poesia Astearen zortzigarren edizioa martxoaren 10etik 18ra egingo da Amarako Kultur Etxean, San Telmo Museoan eta Liburutegi Nagusian. “Martxoaren erdialdean poesiaren inguruko ikuskizunak, errezitalak eta solasaldiak antolatu ditugu hainbat idazle eta artista ezagunen parte hartzearekin: Marta Sanz, Jokin Lasa, Kaki Arkarazo, Pello Ramirez, Karlos Linazasoro, Jon Gerediaga eta Alejandra Martinez de Miguel, besteak beste”. Lauaxetari buruzko erakusketa bat ere izango da.
Hona hemen ekitaldiak, kronologikoki zerrendatuak. Ekitaldi guztiak 19:00etan hasiko dira, Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren sari banaketa (goizeko 10:00etan) eta erakusketa izan ezik:
Martxoaren 13tik apirilaren 13ra, Lauaxeta, ametsen egilea erakusketa, Ernest Lluch Kultur Etxean.
Martxoaren 10ean, Amarilla, Marta Sanzen eskutik San Telmo Museoan. Itziar Minguez izangoda elkarrizketatzailea..
Martxoaren 10ean, Lantegitik oholtzara poesia lantegiko ikasleen errezitala antolatu dute, Ernest Lluch Kultur Etxea.
Martxoaren 13an, Aberriak eta atzerriak ikuskizuna izango da Jokin Lasa, Kaki Arkarazo eta Pello Ramirezen eskutik. Telesforo Monzon, Lauaxeta, Orixe, Iokin Zaitegi, Lizardi eta Peli Markiegiren poemak musikatu dituzte, Ernest Lluch Kultur Etxea.
Martxoaren 16an, Karlos Linazasoro eta Jon Gerediagaren Denborak utzitako hitzak izango da Aritz Gorrotxategiren gidaritzapean, Ernest Lluch Kultur Etxea.
Martxoaren 18an, IX. Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren sari banaketa egingo da, Liburutegi Nagusian (Mandasko Dukearen aretoa, Konstituzio plaza).
Martxoaren 18an, Alejandra Martinez de Miguelen Revelaciones errezitaldia eta elkarrizketa izango dira, San Telmo Museoa.
Martxoaren 10eko eta 18ko jardueretarako gonbidapenak ekitaldiaren egunean bertan, 11:30etik aurrera, jaso ahal izango dira donostiakultura.eus webgunean eta Victoria Eugeniako leihatilan. Bi gonbidapen jaso ahal izango dira gehienez pertsona bakoitzeko.