Aurtengo gonbidatuen artean Mikel Etxaburu, Formol Laborategia eta Itziar Lamuedra daude, besteak beste. Hilaren 21ean emango da ezagutzera nork irabazi duen VIII. Donostia Kultura Poesia Saria.
Poesialdia, Donostiako Poesia Astearen zazpigarren edizioa martxoaren 17tik 22ra egingo da da Amarako Kultur Etxean, San Telmo Museoan eta Liburutegi Nagusian. “Martxoko hirugarren astean poesiaren inguruko ikuskizunak, errezitalak eta solasaldiak antolatu ditugu hainbat idazle eta artista ezagunen parte hartzearekin: Elvira Sastre, Luis Garcia Montero, Formol Laborategia, Jara Calvo, Tfarrah Mohamed Yesslem, Mikel Etxaburu eta Itziar Lamuedra Calo”.
Hala, martxoaren 14tik maiatzaren 16ra, Poetikotasuna izango da Itziar Lamuedraren eskutik, Amarako Kultur Etxean.
Martxoaren 17an, berriz, Lo que la poesía aún no ha escrito Elvira Sastreren eskutik.
Martxoaren 18an, Formol Laborategiaren Heriotzak Eduardo izena du. Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak bildumaren 10. urteurrena.
Martxoaren 19an, Dejar atrás la casa en llamas Jara Calvo, Tfarrah Mohamed Yesslem, Rove Riveraren eskutik.
Martxoaren 21ean, VIII. Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren sari banaketa izango da, Liburutegi Nagusian (Mandasko Dukearen aretoa, Konstituzio plaza).
Martxoaren 21ean, Manttalingo alaba Mikel Etxaburu, Nerea Zuloaga, Irina Alvarez, Jon Gardokiren eskutik.
Martxoaren 22an, Luis Garcia Monteroren Almudena. Elkarrizketatzailea Castillo Suarez izango da.
Martxoaren 17ko eta 22ko jardueretarako gonbidapenak ekitaldiaren egunean bertan, 11:30etik aurrera, jaso ahal izango dira donostiakultura.eus webgunean, Victoria Eugeniako leihatilan eta Amarako Kultur Etxean. Bi gonbidapen jaso ahal izango dira gehienez pertsona bakoitzeko.