Poesialdia, Donostiako Poesiaren Astearen bosgarren edizioa martxoaren 20tik 27ra egingo da

Aurtengo gonbidatuak Itziar Ugarte, Harkaitz Cano, Aritz Gorrotxategi eta Pello Otxoteko izango dira, besteak beste. Hilaren 25ean emango da ezagutzera nork irabazi duen IV. Donostia Kultura Poesia Saria.

Poesialdia, Donostiako Poesia Astearen bosgarren edizioa martxoaren 20tik 27ra bitartean egingo da Victoria Eugenia Club, Liburutegi Nagusia eta Amarako Kultur Etxean. Erakusketa bat ere paratuko dute azken horretan, martxoaren 17tik maiatzaren 13ra bitartean, No vodka on the moon, Ricky Davila izenpean.

Hauek dira ekitaldiak, kronologikoki zerrendatuak. Jarduera guztiak 19:00etan hasiko dira, Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren sari banaketa (eguerdiko 12:00etan abiatuko da) eta Carlos Marzalen ekitaldiak izan ezik (19:30era atzeratu da):

Martxoaren 20an, Gu gabe ere. Biharamunean. Itziar Ugarte eta Mikel Landaren eskutik, Victoria Eugenia Clubean.

Martxoaren 21ean, VI. Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren sari banaketa. Liburutegi Nagusian (Mandasko Dukearen aretoa, Konstituzio plaza).

Martxoaren 21ean, Soneto bat irakurtzeko 20 modu Harkaitz Cano, Maite Larburu eta Beñat Barandiaranen eskutik. Victoria Eugenia Cluean.

Martxoaren 22an, Itsas hariak Aritz Gorrotxategi, Pello Otxoteko, Nerea Azcona eta Nora Otxotekoren eskutik. Victoria Eugenia Clubean.

Martxoaren 23an, Euforia Carlos Marzalen eskutik,  Ernest Lluch Kultur Etxean. Aurkezlea Itziar Minguez Arnaiz izango da.

Martxoaren 24an, Una sola vida Manuel Vilasen eskutik, Ernest Lluch Kultur Etxean. Aurkezlea Ylenia Benito izango da.

Martxoaren 27an, La poesía de Mircea Cărtărescu, perplejidas y alegría Mircea Cărtărescuren eskutik, Ernest Lluch Kultur Etxean. Aurkezlea Luisa Etxenike izango da.

Gonbidapenei dagokienez, Victoria Eugenia Clubekoak martxoaren 17an 11:30etik aurrera eskuragai egongo dira webgunean (jarduera bakoitzaren eremuan) eta Victoria Eugenia zein Antzoki Zaharreko leihatiletan. Amarako Kultur Etxekoak, berriz, martxoaren 17tik aurrera jaso aha izango dira kultur etxean bertan.

Zabaldu: